peoplepill id: joseba-zulaika
JZ
Spain
4 views today
4 views this week
Joseba Zulaika
Basque writer

Joseba Zulaika

The basics

Quick Facts

Intro
Basque writer
Places
Gender
Male
Place of birth
Itziar, Spain
Age
76 years
Education
University of Deusto
Master of Arts
Memorial University of Newfoundland
(-1977)
Doctor of Philosophy
Princeton University
(-1982)
Awards
prix Euskadi - Essai en espagnol
(2015)
The details (from wikipedia)

Biography

Joseba Zulaika Irureta (Itziar, Gipuzkoa, 1948ko martxoaren 24a-) antropologoa eta euskal idazle eta ikertzailea da.

Nevada Renoko Unibertsitatean lanean ibili izan da Center for Basque Studies delakoan.

Biografia

Deustuko Unibertsitatean filosofian lizentziatu zen, eta AEBetako Princetongo Unibertsitatean doktoregoa lortu zuen antropologiaz. Gaur egun, Basque Studies Programeko zuzendari da eta Antropologia eta Euskal Kulturako eskolak ematen ditu Renoko Unibertsitatean (Nevada).

Imanol Muruaren tesi-zuzendaria izan zen Txema Ramírez de la Piscinarekin, ETAren jardun armatuaren bukaeraren azterketa egin zuten hor ("The end of eta (2007-2011): narratives from the media and from the actors"). Bake-prozesuaz 2015an Muruak argitaratuko zuen Ekarri armak liburu arrakastatsuaren abiapuntua izango zena.

Hauek dira Zulaikak argitaratu dituen lan nagusiak: Ehiztariaren erotika (1990), La violencia vasca: metáfora y sacramento (1990), Caza, símbolo y eros (1992), Migración, etnicidad y etnonacionalismo (elkarlanean, 1996), Del cromañón al carnaval (1996), Crónica de una seducción: el Museo Guggenheim de Bilbao (1997) eta Vieja luna de Bilbao: crónicas de mi generación (2014)

Lanak

Nobela

  • Zu zara... (1982, Hordago).

Saiakera

  • Bertsolariaren jokoa eta jolasa (1985, Baroja)
  • Basque Violence: Metaphor and Sacrament (1988, University of Nevada Press)
  • Ehiztariaren erotika (1990, Erein)
  • Bertsolaritzaz bi saio (2003, Bertsolari)
  • ETAren hautsa (2006, Alberdania).

Poesia

  • Adanen poema amaigabea (1975, Haranburu).

Ikus, gainera

  • Gipuzkoako idazleen zerrenda

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. (Ingelesez) Murua Uria, Imanol.(2014). «The end of eta (2007-2011): narratives from the media and from the actors)» www.educacion.gob.esTeseo ..

Kanpo loturak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Joseba Zulaika is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Joseba Zulaika
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes