peoplepill id: xabier-gezuraga
XG
Spain
1 views today
1 views this week
Xabier Gezuraga
Basque photographer and speleologist

Xabier Gezuraga

The basics

Quick Facts

Intro
Basque photographer and speleologist
A.K.A.
Xabier Gezuraga Jauregi
Places
Gender
Male
Place of birth
Lekeitio, Lea-Artibai, Biscay, Spain
Age
55 years
The details (from wikipedia)

Biography

Xabier Gezuraga Jauregi (Lekeitio, 1969ko martxoaren 26a) euskal argazkilari eta espeleologoa da, zeruko irudietan eta labar-artearen interpretazioan espezializatua.

Bizitza pertsonala

Ogibidez sukaldaria, irakaslea da Leioako Ostalaritza Eskolan.

Argazkilaritza

2005 urtetik aurrera zeruen argazkigintza landu du. Canon EOS 5D Mark II kamera batekin, fenomeno atmosferikoen "ehizan" nabarmendu zen (ekaitzak, ostadarrak, parhelioak...). Hortik eguzkiaren eta ilargiaren irudiak lantzera igaro zen, eklipseak barne. 2015tik aurrera, aitaren heriotzaren ostean, naturaren irudion dimentsio gizatiarra esploratzen hasi zen.

Espeleologia

2015 urtean ADES Espeleologia Elkartean sartu zen: lehenik prospekzioan, eta teknika ikasi ostean baita esplorazioan ere. Besteak beste, 2015ean Garratxa III-ko eta 2016 urtean Armintxeko aztarnategi arkeologikoen aurkikuntzetan parte hartu zuen. Harrezkero, esplorazioaz gain, lurpeko argazkilaritzan eta labar-artean espezializatu da. 2020 urtean labar-artearen interpretazioari buruzko "El arte de representar el tiempo" liburu monografikoa argitaratu zuen.

Labar-artea

Gezuragak labar-artearen interpretazio hipotesia garatu du, urtearen irudikapen kronologikoarekin, erreferentziazko animalien bizitza-zikloekin eta ilargiaren faseekin lotua. Bi hipotesi jaulki ditu, Pirinio Atlantiko inguruko labar-artearen ezaugarriak aztertu eta gero:

  1. Ikurren kodea: labar-artearen egileek urtaroa zati nagusi bitan banatuko zuketen, iraupen desberdinekoak: batetik negua, eta bestetik "uda handia" (udaberria, uda eta udazkena). Oro har zaldiak negua irudikatuko luke; bisonteak, berriz, uda (nahiz eta animali-ikurretan aldaerak dauden, oreinak eta haien adarren zikloak ere oso erabiliak direlarik). Gezuragaren teorian, ikur hauen itxurak (osorik, gorputz atalen baten falta, ilajea...) urtaroaren aurreratze-faseei buruzko informazioa emango luke; eta aldaera guzti hauek ilargi faseekin eta eguzkiaren posizioarekin (iltze formako zeinuak) lotuta zeudekeen.
  2. Mugikortasuna: labar-artearen ezaugarrien arabera, Aturri ibai inguruko giza-talde batzuk urteroko ziklo bat burutuko zuketen. Negua kostatik hurbil pasatuko zuketen, itsasoaren klima leunean; udaberriarekin, ibaiean gora mugituko ziratekeen, uda Pirinioko lur urtsu eta ehizaz betean igarotzeko; udazkenarekin, ibaiean behera nabigatuko zuketen, neguko babeslekuetara itzuliz.

Erreferentziak

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Xabier Gezuraga is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Xabier Gezuraga
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes