peoplepill id: virginia-laparra
VL
Guatemala
1 views today
3 views this week
The basics

Quick Facts

Places
Work field
Gender
Female
The details (from wikipedia)

Biography

Lilian Virginia Laparra Rivas (Guatemala) Quetzaltenangoko Zigorgabetasunaren Aurkako Fiskaltza Bereziaren fiskal ohia, kontzientzia presoa.

Biografia

Ustelkeriaren aurkako fiskala

Laparra zigorgabetasunaren aurkako fiskaltza bereziaren (FECI) burua izan da Quetzaltenangoko epaitegian zeina 2016an zabaldu zen Zigorgabetasunaren Aurkako Nazioarteko Komisioa (CICIG) eta FECI-ren arteko elkarlana bultzatzeko. Epaitegiaren autoritatea Quetzaltenango, Huehuetenango, Totonicapán eta San Marcos-eko departamentuetara zabaltzen zen. Epaitegia 2018an itxi zen, CICIG-aren amaierarekin eta Iván Velásquez-en irteerarekin batera. 2020an, berriz ere zabaldu zen, Laparra buru zelarik. 2014tik 2020ra, 200 bat pertsona epaitu zituen, haien artean politikari eta enpresaburuak ustelkeria egotzita.

Bere kontrako epaiketa

2017an, Laparra, Quetzaltenangoko fiskala zela Lesther Castellanos epailea salatu zuen, ustez Omar Barrios izeneko abokatuari informazioa emateagatik, legez kontra. Castellanos eta Barriosek salaketari buelta eman eta Laparra salatu zuten.

2022ko otsailean, María Consuelo Porras zuzentzen zuen Ministerio Publikoak, Virginia Laparra atxilotu zuen, ustez 2019 gehiegizko autoritatea eta bere funtzioak ez zirenak erabili zituela egotzita, hain zuzen Lester Castellanos Rodas (orain, Tortutaren aurkako errelatorea dena) eta Omar Barriosen kontra egin zuelako administratiboki. Amerikako Abokatuen Elkarteak bere atxiloketa deitoratu zuen, izan ere, Laparra berak atxilotutako 250 presorekin elkarbanatzen zuen Mariscal Zavala izeneko kartzela (Guatemala Hiria) eta egunean ordu bat baino ezin zen ziegatik atera. OMCT-FIDH eta UDEFEGUAK ere atxiloketaren nondik norakoak salatu zituzten.

Jordán Rodas, Giza Eskubideen Prokuradoreak egindako bisita eta gero, Laparrak idatzitako gutuna sare sozialetan elkarbanatu zuen:

"Gauzak horrela, bistan da nire emakume-posizioa, FECIko kide izateak, nire defentsa-eskubide sakratua erabiltzeak, ihes egin ez izateak eta maila akademiko bat izateak 'kartzelan' naukatela gaur egun. Noiz arte nire Guatemala maitea?".

Abuztuan, Laparrak Fundación contra el Terrorismo izeneko elkarteari kasuaren gaineko informazioa ukatzeko eskaera egin zuen, baina epaileak ukatu egin zion eskaera eta Laparra epaiketara bidali zuen autoritare indarkeriagatik.

Hainbat atzerapen ondoren, azkenean, 2022ko abenduaren 16an bere kontrako epaiketa burutu zen, non lau urteko kartzela zigorra leporatu zizkioten. Behin betiko epaia eman arte, isuna ordaindu behar badu ere denbora hori espetxetik kanpo emateko aukera du. Adituen arabera, epai hori aurrekari garrantzitsua ezartzen du, izan ere, hemendik aurrera fiskalek epaileen kontrako ekintzak ez gauzatzearen ondorioa izan daitekeelako. Laparraren kasuan, bere nagusia zena, Juan Francisco Sandoval, jakinaren gainean zegoela ezin izan du frogatu. Izan ere, bere nagusia atxilotzeko agindua indarrean dago eta epaileak Sandovalek bere testigantza Washingtonen dagoen Guatemalako enbaxadan egin nahi zuen eta horrek atxiloketa arriskua suposatzen zuen. UDEFEGUA eta OACHNUDen ordezkaritzak egon ziren epaiketan eta Amnistia Internazioanala zein Human Rights Watch erakundeek atxiloketa deitoratu dute.

Laparraren kasua ez da isolatua, ustelkeriaren aurkako beste fiskal eta abokatuek ere jazarpena jaso dute, besteak beste, Siomara Sosa eta Leily Santizo. Juan Francisco Sandoval eta Erika Aifán-en kasuak ere testuinguru berean eman dira.

Aitortzak

  • 2022ko otsailaren 23an Amnisitia Internazionalak Laparra kontzientzia presoa izendatu zuen.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «EUA insta a fiscal de Guatemala a perseguir corruptos y no a su mismo equipo» El Economista .
  2. (Gaztelaniaz) Administrador. «FECI reabre agencia en Quetzaltenango» La Prensa .
  3. (Gaztelaniaz) Guatemela, elPeriodico de.(2022-04-21). «El arresto de Virginia Laparra “es una vergüenza para la Justicia guatemalteca”, dicen abogados de América» elPeriodico .
  4. (Gaztelaniaz) «Virginia Laparra, la única prisionera de Mariscal Zavala» Plaza Pública .
  5. (Gaztelaniaz) «Virginia Laparra: carta abierta al pueblo de Guatemala» Prensa Comunitaria 2022-04-15 .
  6. (Gaztelaniaz) Organización Abogados de América censura arresto de exfiscal guatemalteca Virginia Laparra – Prensa Libre. .
  7. (Gaztelaniaz) «Abogados denuncian en Guatemala detención injusta de exfiscal anticorrupción» La Vanguardia 2022-04-21 .
  8. (Gaztelaniaz) Guatemela, elPeriodico de.(2022-04-18). «Virginia Laparra y la dignidad» elPeriodico .
  9. (Gaztelaniaz) «Guatemala: Detención arbitraria de la Fiscal contra la impunidad Virginia Laparra» Federación Internacional por los Derechos Humanos .
  10. (Gaztelaniaz) «Virginia Laparra, exjefa de FECI en Quetzaltenango, envía carta desde la prisión» www.soy502.com .
  11. (Gaztelaniaz) Juez rechaza petición de exfiscal Virginia Laparra de retirar como querellante a Fundación contra el Terrorismo. .
  12. (Gaztelaniaz) «Condena Virginia Laparra: un precedente contra los fiscales» Plaza Pública .
  13. (Gaztelaniaz) «Apoyemos a una fiscal honesta: Virginia Laparra» Plaza Pública .
  14. (Gaztelaniaz) «Guatemala: Presa de conciencia Virginia Laparra es condenada a cuatro años de cárcel» Amnistía Internacional 2022-12-16 .

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Virginia Laparra is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Virginia Laparra
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes