peoplepill id: sylvia-baleztena-azkarate
SBA
Spain
2 views today
3 views this week
Sylvia Baleztena Azkarate
Writer

Sylvia Baleztena Azkarate

The basics

Quick Facts

Intro
Writer
Places
Work field
Gender
Female
Place of birth
Pamplona, Basin of Pamplona, Merindade of Pamplona, Spain
Place of death
Pamplona, Basin of Pamplona, Merindade of Pamplona, Spain
Age
91 years
The details (from wikipedia)

Biography

Sylvia Baleztena Azkarate edo Ascárate (Iruñea, 1886ko azaroaren 2a – Iruñea, 1978ko martxoaren 29a) nafar idazlea eta orientalista izan zen.

Biografia

Karlista eta Eusko Ikaskuntzako bazkide goiztiarren handiki familiako kidea izan zen, Iruñeako Baleztena Etxearen jabe zirenak. Bere beste 8 neba eta ahizpen artean daude: Dolores eta Ignacio idazleak, Joaquín politikaria eta Pedro Mari pilotaria.

Pablo Jaurrieta Músquiz diplomatikoarekin ezkondu zen eta hiru alaba eta seme bat izan zituen.

1920an II Eusko Ikaskuntzen astean Iruñeako katedralean egin zen erakusketan (“Exposición de arte retrospectivo” bere abanikoen bilduma izan zuen erakusgai.

Senarra, 1920 eta 1929 artean, Jerusalemgo kontsul izan zen bitartean, inguruko aztarnategi arkeologikoekiko eta biztanleen (bereziki emakumeen) ohiturekiko interesa garatu zuen eta bere ikerketak liburu nobelatu batean argitaratu zituen Jerusalén izenekoa. Ume pobreentzako eskola sortu zuten, ”Colegio Español de Jerusalén” izenekoa.

Israelgo estatua sortu ostean, senarra berriro izendatu zuten diplomatiko Jerusalemen eta bertara joan ziren bizitzera aldi batez.

Lanak

Jerusalén da bere idatzi handiena (Imprenta y Librería de Jesús García, 1925)

Hainbat aldizkaritan artikuluak idatzi zituen (Pregón aldizkarian besteak beste).

Historia biblikoa aztertu zuen eta bere seme eta alabekin (azken hauekin bereziki) indusketa arkeologikoetan parte hartu zuen. Alabak Antzinateko hizkuntzak eta arkeologia ikastera bultzatu zituen.

Jerusalemen bizi izan zenean, Joseph Lagrange domingotar hizkuntzalari, arkeologo eta Biblian aditua frantsesaren laguna izan zen eta Jerusalemgo École Biblique-k antolatutako ikastaroetara joaten zen sarritan eta indusketetan parte hartu zuen.

Euskal Herritik bultzatuta Ekialde Hurbilera eta Egiptora egin ziren bidaia erlijioso – kulturalak lagundu zituen eta Tutankhamonen hilobia aurkitua izan zenean, 1922an, ondoren, hilobia eta Erregeen Harana ikustera joatera animatu zituen bidaiari horiek.

Sylvia Baleztenaren Jerusalén lanaren azala.

1937an Acción Católicarekin kolaboratu zuen erakusketa bat eginez eta objektu ugari bilduz saltzeko eta Gerra Zibilean hondatutako elizak konpontzeko.

Erreferentziak

  1. Mangado, María Luz.(2017-12-12). «El legado de una orientalista» Diario de Navarra.
  2. «Baleztena in Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus .
  3. «Baleztena Ascarate, Silvia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus .
  4. Mangado Alonso, María Luz.(2022). Bajo el cielo de Oriente. El legado de España en Tierra Santa desde 1899 hasta 1955. in: Victoriensia 91. Gasteiz: ESET, 305-309 or. ISBN 9788471671844..
  5. (Gaztelaniaz) «Jerusalén | Bibliotheca Sefarad» Bibliotheca Sefarad - Bibliotheca Sefarad es una biblioteca digital de referencias bibliográficas de judaica especializada en temas hispanojudíos, Inquisición y sefardíes, con especial interés en las publicaciones españolas. 2016-10-13 .
  6. de Andrés Juanmartiñena, Verónica , (Universidad de Navarra). Sylvia Baleztena: El legado de una orientalista In “VI Congreso Iberoamericano de Egiptología Madrid 3-5 de diciembre de 2018 Libro resúmenes comunicaciones 2. , 73 or..
  7. «:: Bibliotecas Capuchinas ::» www.bibliotecascapuchinas.org .
  8. Mangado Alonso, María Luz.(2022). Bajo el cielo de Oriente. El legado de España en Tierra Santa desde 1899 hasta 1955. in: Victoriensia 91. ESET, 305-306 or. ISBN 9788471671844..

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Sylvia Baleztena Azkarate is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Sylvia Baleztena Azkarate
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes