peoplepill id: rosa-mari-artza-azueta
RMAA
Spain
6 views today
6 views this week
The basics

Quick Facts

Places
Work field
Place of birth
Iurreta, Durangaldea, Biscay, Spain
Place of death
Bilbao, Greater Bilbao, Biscay, Spain
Age
54 years
Employers
Euskaltzaindia
Spain
The details (from wikipedia)

Biography

Rosa Mari Artza Azueta (Iurreta, Bizkaia, 1946ko abuztuaren 30a – Bilbo, 2001eko otsailaren 25a) euskaltzalea eta ekintzailea izan zen. 1970ean Euskaltzaindian hasi zen idazkari lanetan eta 1977tik aurrera erakundearen liburuen banaketa eta salmenta bere gain izan zuen.

Biografia

Francisca Azueta Etxaniz eta Silvestre Artza Badiolaren alaba zen eta Arriandiko Azkarreneta auzoko Eubabaso baserrian jaioa izan zen.

Ikasketak

1952tik 60rarte Amezketa auzoko eskoletan (Arriandi ), alegia, Iurretako bi kofradia edo auzoen artean dauden Bizkaiko Diputazioarenak izandako eskola ohietan egin zituen lehen ikasketak. Bi geletan zeuden, nesken maistra Maria Teresa Lizarribar, donostiarra, eta, mutilena, Antonia Egibar, andoindarra, ziren.

1960tik aurrerafabrikan eta baserrian lan egiteaz gain, ikasten jarraitu zuen, auzoan batxillerra ikasi ondoren, monjen ikastetxean, administratibo ikasketak egin zituen.

Ekintzaile

1964an, 18 urterekin, Baserri Gaztedin geroago Herri Gaztedi deitu zen elizaren mugimenduan sartu zen, Bizkaiko liberatu gisa, Mari Karmen Ibarra dimoztarraren ondoren. Une berean, Gipuzkoan, Mari Karmen Garmendia zen ardura berbera zeukana eta Iparraldean, geroago euskaltzain oso izan zen Jean Hiriart-Urruti. Liberatu kargua jasota, euskalgintza sustatzeko lan eskerga egin zuen Rosa Marikgazteen artean. Sasoi hartako zenbait gutun gordetzen ditu familiak, eta Herri Gaztediko kideek bidalitako eskutitzek adierazten dute eragin handiko emakumea izan zela, baita maitatua ere.

Euskaltzale

Bere euskalgintzan edo herri ekintzetan ez zen mugatu Herri Gaztedira, Durangoko Merindadeko Adiskideen Gerediaga EIkarteko bazkide izan baitzen eta 2-3 urtetan, zuzendaritzakide eta Iurretako ordezkari. Elkarte horretan Ian ugarietan partaide izan zen, ez bakarrik Liburu Azokan, baita ere eskualdetako herrietan zehar egindako Ian askotan, Kirikino Sailean, ikastola koordinaketa eta abarretan, Iurreta bere herriko ordezkaritzakoak barne, hirigintza, kofradia, basoen erreklamazio eta antzerakoetan.

Lan ibilbidea

1960an, 14 urterekin Celulosas del Nervion Arriandiko paper fabrikan hasi zen lanean, zakuak josteko makinan, lana eta ikasketak uztartuz.

1970ean Euskaltzaindian hasi zen idazkari lanetan, Bilboko Erribera kaleko egoitza zaharrean, Jose Luis Lizundiaren laguntzaile, Maria Pilar Lasarte, Donostiako ordezkaritzan aritzen zen bitartean. Hirurak ziren Euskaltzaindiaren plantilla osoa, orduak kontatu gabe, Ian egiteko soldata gutxirekin eta atzerakizunekin kobratzeko.

Rosa Marikmekanografia lanak ez ezik, beste hainbat zeregin betetzen zituen, besteak beste,Euskera aldizkaria, Arantzazutik Luis Villasantek frogak korregituta, Bilboko inprentara eraman, edota kontularitzan laguntzen zuen, Eusebio Erkiaga diruzainari xehetasunak Banco Vizcaya bere bulegora eramanez. Gaurko perspektibatik eta erakundetzetik nekez asma dezake belaunaldi berriko batek urte haietako egoera latza nolakoa zen.

1977an Euskaltzaindiaren liburuen banaketa eta salmenta hartu zituen bere gain, frantziskotarretatik hurbil, lonja bat alokatuta. Lan horretan espezializatu zen, Ian hau oso zehatz eramanda, bazekien argitaletxe, banatzaile eta liburu dendariekin harremanak izaten. Baita ere erakusketa eta bestetara joaten ere.Parisko "Expolangues" Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, Euskaltzaindiak berak antolatzen zuen gobernuek baino lehenago. Bertara Jose Antonio Arana Martija, Martin Ugalde, Edurne Basoa,Jose Luis Lizundia eta Rosa Mari joaten ziren. Baita ere Madril eta Bartzelonako "Liber"etara, Xabier Gereno, Rikardo Badiola, Juanjo Zearreta eta beste batzurekin. Horietan beti ikasten zela zerbait, esaten zuen Rosa Marik. Euskaltzaindiaren Jardunaldi eta Biltzarretan ere bere lanpostua betetzen saiatzen zen.

Kronikak

Rosa Marik inguruko gertakariei buruzko hainbat kronika publikatu zituen Anaitasuna aldizkarian.

  • Jaiak.(175, zk.1969-09-30).
  • Arriaundi. (189, zk. 1970-05-30.)
  • Herri Gaztediaren batzarra. (194. zk., 1970-08-30)
  • Abadiñoko Sanblasak. (207, zk. 1971.03.15)

Heriotza

  • Gaixoaldi baten ondoren, 2001eko otsailaren 25ean hil zen.

Aitortzak

  • I995.eko abenduaren 29an, Euskaltzaindian lanean 25 urteak bete zituenean, Jean Haritschelhar euskaltzainburuak eman zion, Erakundearen Zilarrezko domina, egoitza honetan egindako bilkura batean. Lankideek berriz, omenaldi-bazkari bat eskaini zioten Mañarian.
  • 2001eko apirilaren 27an Bilbon, Plaza Barriko egoitzan, Euskaltzaindiak hil berri zirenen omenezko bilkura egin zuen. Bertan Rosa Mari Artza gogoan hilberri txostena irakurri zuen Jose Luis Lizundiak.

Erreferentziak

  1. [http://www.euskaltzaindia.eus/dok/euskera/49118.pdf ROSA MARl ARTZA AZUETA langile ohiaren hilberri txostena (1946-2001). ].
  2. «Aizu» www.euskaltzaindia.eus .
  3. «Aizu» www.euskaltzaindia.eus .
  4. «Aizu» www.euskaltzaindia.eus .
  5. «Aizu» www.euskaltzaindia.eus .
  6. Rosa Mari Artza Azuetaren "Zilarrezko eztaiak" lanean. .
  7. ISBN Hilberri txostena..

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Rosa Mari Artza Azueta is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Rosa Mari Artza Azueta
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes