peoplepill id: ramon-labayen-sansinenea
RLS
Spain
3 views today
4 views this week
Ramón Labayen Sansinenea
Spanish general manager

Ramón Labayen Sansinenea

The basics

Quick Facts

Intro
Spanish general manager
Places
Work field
Gender
Male
Place of birth
Tolosa, Gipuzkoa, Basque Country, Spain
Place of death
Donostia/San Sebastián, Gipuzkoa, Basque Country, Spain
Age
85 years
The details (from wikipedia)

Biography

Ramon Maria Labaien Santsinenea (Tolosa, Gipuzkoa, 1928ko abuztuaren 31 - Donostia, Gipuzkoa, 2013ko abenduaren 14a) euskal herritar enpresaburu, politikari eta euskaltzalea izan zen. EAJko kidea, 1980-1983 bitartean Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburua eta 1983-1987 bitartean Donostiako alkatea izan zen. Euskal Herriko historian aditua zen, eta hainbat hedabidetan artikuluak idatzi zituen. Antonio Maria Labaien idazle eta politikariaren semea eta Martin Labaien idazle eta margolariaren anaia zen.

Bizitza

Tolosako San Frantzisko kalean jaio zen. Laskurain ikastolan ikasi zuen, euskaraz. Han zortzi urtez bizi izan zen, Espainiako Gerra Zibila etorri zen arte. Laskurain ikastolan ikasi zuen, euskaraz. Bere aita Antonio Maria Labaien Tolosako alkatea zen, EAJ alderdikoa, eta gerran familia osoa ihesi joan behar izan zuten; Zarautzera joan ziren, eta handik Oñatira. Gero Ipar Euskal Herrira joatea lortu zuten, eta 9 urte egin zituzten bertan, Donibane Lohizunen eta Saran. Bertako ikastetxeetan ibili zen, eta bueltan, jesuitekin ikasi zuen batxilergoa, Donostian.

Gerora, Madrilen, Kimika Zientzietan lizentziatu zen. Ingalaterra nahiz Nafarroan kontserba industrian lan egin zuen. Ondoren, turismo enpresen zuzendaritzara iragan zen, 15 urtetan zehar Donostiako Londres hotelaren zuzendaria izan baitzen. 1978ko urritik aurrera Donostiako Udaleko lehenbiziko teniente alkatea eta 1978ko ekainetik aurrera Aurrezki Kutxa Munizipaleko presidentea izan zen. 1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren onartu ostean, 1980tik 1983ra Eusko Jaurlaritzako aurreneko Kultura sailburua izan zen. Honela bada, 1980an eratutako Eusko Jaurlaritzak kultura eta kirol sailetan burututako lana bere ardurapean egon zen. Euskal Telebista, Euskadi Irratia, HABE, Antzerti eskola eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa agintaldi hartan, sortu ziren. Beti euskararen aldeko babes politika irmoa, eta kultura arazoen aurrean zuen ikuspegi modernoa eta irekia nabarmendu zuen. Ondoren, 1983tik 1987ra Donostiako alkate izan zen.

Erreferentziak



Aurrekoa
Jesus Maria Alkain (EAJ)
Escudo de Donostia.svg
Donostiako Alkatea
1983ko maiatzaren 20tik - 1987ko ekainaren 20ra
Ondorengoa
Xabier Albistur (EA)


Aurrekoa
Karguaren sorrera
Escudo del Pais Vasco.svg
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua
1980-1983
Ondorengoa
Joseba Arregi




The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Ramón Labayen Sansinenea is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Ramón Labayen Sansinenea
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes