peoplepill id: rafael-curruchiche
RC
Guatemala
1 views today
1 views this week
Rafael Curruchiche

Rafael Curruchiche

The basics

Quick Facts

Places
Work field
Gender
Male
The details (from wikipedia)

Biography

José Rafael Curruchiche Cacul (Guatemala) abokatua, Zigorgabetasunaren Aurkako Fiskaltza Bereziaren (gaztelaniaz, FECI) zuzendaria.

Biografia

2011an abokatu gisa graduatu zen, Malacatán (San Marcos) eta Rabinal (Baja Verapaz) udal fiskaltzetan aritu zen 2016an hauteskundeei lotutako delituak ikertzeko fiskaltzara mugitu zuten arte. 2019an, hauteskundeei lotutako fiskaltzaren zuzendari izendatu zuten, Oscar Schaad ordeztuz.

2019ko ekainaren 24an, Erika Aifan epaileak Rafael Curruchiche fiskalaren kontrako ikerketa eskatu zuen Jimmy Morales presidente ohiaren legez kontrako finantziazioa oztopatu zuelako. Hilabetera, Guatemalako Fiskal Nagusiak, Consuelo Porrasek salaketaren txostena jaso zuen eta barne gaiak lantzen dituen fiskaltzara bidali zuen.

2021ean, Juan Francisco Sandoval ordeztu zuen Guatemalako Zigorgabetasunaren Aurkako Fiskaltza Bereziaren zuzendaritzan. Guatemalako Fiskal Nagusiak, Consuelo Porras, izendatu zuen. Jordan Rodas, orduko Giza Eskubideen Prokuradoreak izendapena gaitzetsi zuen.

2022an, José Rubén Zamora kazetaria Curruchicheren aginduz atxilotua izan zen, baita Samari Carolina Gómez Diaz, FECIren langile ohia, eta Erika Aifan epailea bera ere. Urte berean, Amerikako Estatu Batuek Engel Zerrendan sartu zuten Curruchiche, ustelkeria handiko kasuak desegiteagatik.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Rafael Curruchiche is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Rafael Curruchiche
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes