peoplepill id: quintin-mujica-oyarbide
QMO
Spain
5 views today
5 views this week
Quintin Mujica Oyarbide
Spanish journalist

Quintin Mujica Oyarbide

The basics

Quick Facts

Intro
Spanish journalist
Places
Work field
Gender
Male
Place of birth
Idiazabal, Goierri, Gipuzkoa, Spain
Death
Place of death
Mar de Ajó, La Costa Partido, Buenos Aires Province, Argentina
Age
86 years
The details (from wikipedia)

Biography

Kindin Muxika Oiarbide (Quintin Mujica Oyarbide ofizialki), (Idiazabal, 1887ko urriak 30 - Mar de Ajó, Argentina, 1974) idazle eta euskaltzalea izan zen.

Bizitza

Idiazabalen jaio bazen ere, umetan familia Errenteriara joan zen bizi izatera eta bertan hazi zen. Urte batzuk ondoren, Donostian jarri zen bizitzen familia.

«Aurra nintzala, nere gurasoak Goierri’tik itxaso aldera aldatu ziran. Nere lenbiziko urtean, Errenderi’n artu nuen bularra. Orduntxe, gaitz ikaragarri bat etorri zitzaidan. Sendagillearen iritzia nere am arentzat negargarria izan zan: ez nintzan biziko, gaitz arek il egingo ninduen. Nere amak, kutsutzeko bildurrik gabe, bere besoetatik ez nindun utzi.

Ez dakit nere amak Jainkoa’ri euskeraz eskatu ziolako, ala Errenderi’ko eguzkia ta aizea on onak izan zitzaizkidalako, zar zar eginda ere, oraindik bizi naiz.

»

—Muxika'tar Kindin

1906. urtean, hamazortzi urte zituela, Espainiako Gobernuak ezarritako derrigorrezko soldadutzatik ihesi Argentinara joan zen Muxika. Urte hartako maiatzean Algecirasko Konferentzia ospatu zen, eta euskal herritar gehienak soldadutza egitera Afrikara destinatzen hasi ziren, Bigarren Karlistaldian (1876) izandako porrotagatik zigor modura. Muxikaren hitzetan: “nire aitak nahiago izan zuen semea Ameriketara joan zedin mairuak hiltzera baino” .

Buenos Airesen bizi izan zen erbestean eta bertako Laurac Bat elkarteko eta Euskaltzaleak elkarteko kide izan zen. Garaiko euskarazko aldizkari gehienetan idatzi zuen eta itzultzaile lanak ere egin zituen.

Artikuluak

Ondorengo agerkarietan idatzi zituen bere idatziak

  • Gernika aldizkaria
  • Egan
  • Herria
  • Euskal Erria de Montevideo
  • Euzko-Deya
  • Tierra Vasca
  • Oarso aldizkaria
  • Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos : ustea ez da jakitea

Literatura

  • 1948an On Kixote Mantxakoa obra osorik euskarara itzultzeko azken kapitulua baino falta ez zenean, Muxikak egin zuen kapitulu honen itzulpena, obraren euskarazko bertsioa amaituz. 1978ra arte ez zuten argitaratu.

Oharrak

  1. Oarso aldizkaria, 1963

Erreferentziak

  1. Zabala Agirre, Jose Ramon. (2017). "Euskaltzaleak, euskararen utopia Buenos Airesen". Larraitz Ariznabarreta:Erbestealdiko heterodoxiaren espazioak. Hamaika Bide, 231-248 or. ISBN 978-84-617-88883-5..
  2. Ugalde, Martin. Goierritarra, 9 or..
  3. Astiz, Iñigo ( 1985-). ([2016]). Kixotenean. Elkar ISBN 978-84-9027-670-9. PMC 970883128. .
  4. Onaindia, Santiago. (1976). Euskal Literatura, tomo V. Etor, 203-204 or..
  5. Errenderi eta Euskal-Erria. Oarso aldizkaria, 39 or..
The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Quintin Mujica Oyarbide is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Quintin Mujica Oyarbide
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes