peoplepill id: oihan-larranaga
OL
Spain
4 views today
4 views this week
The basics

Quick Facts

Places
Gender
Male
Birth
Place of birth
Zarautz, Urola Kosta, Gipuzkoa, Spain
Age
37 years
Instruments:
The details (from wikipedia)

Biography

Oihan Larrañaga (Zarautz, Gipuzkoa, 1988) euskal kazetari, irrati-esatari eta telebista-aurkezlea da. Hamaika telebista-katean Gakoak informazio-saioa darama arratsaldeetan.

Kazetari eta telebista-aurkezlea

2018an Hamaika telebistak estreinatu zuen Gakoak iluntzeko albistegiko gidari eta aurkezlea da Larrañaga. Aktualitatearen analisirako tarte bat zabaltzen dute gauero astelehenetik ostegunera. 2020ko udatik aurrera Estitxu Garai komunikazio ikerlaria eta Eguzki Urteaga soziologoa ere parte hartzen dute saioan analisi-lanetan, Horrela eguneko albisteei erreparatzeaz gainera, aktualitate instituzionalaren, ekonomikoaren eta politikoaren ardatzak aztertzen dituzte. Horretan aritzen dira Iraia Oiarzabal eta Beñat Zaldua kazetariak, Gipuzkoatik eta Nafarroatik, baita Ane Urkiri eta Alfre Elgezabal kazetariak ere, Bizkaitik. Ipar Euskal Herritik, berriz, Oihana Teyserek ematen ditu albisteen gakoak. Madrildik Iñigo Aduriz aritzen da; eta Mexikotik, berriz, Alberto Pradilla.

Urola Kostako Hitza-n eta Info7 irratian aritu zen Hamaikara iritsi aurretik.

Gakoak albistegia Hamaika telebistako webgunean (2021-02-21)

Musikaria

Lou Topet musika taldea eta Harkaitz Cano idazlea Garate estudioetan (2016)

Musika alorrean Oier Aranzabal (gitarra, armonikoa eta ahotsa), Ander Zulaika (bateria) eta Oihan Larrañaga (baxua) zarauztarrek Garabi taldea sortu zuen 2009an. Hirukote hori, gehikuntza batzuekin (Unai Martínez, Mikel Lazkano gitarra elektrikoarekin eta Axier Arriaga gitarra akustikoarekin), Lou Topet taldea bilakatu zen 2012an.

Hasieran doinu akustiko huts zirenak, gero folk eta pop-rock eta Rock&Roll ukituak hartu zituen, blues puntu batekin ere gainera. Erreferentzia gisa Asier Serrano hartu daiteke, antzeko estilo bezala. Lorelei taldearekin egindako lanaren ukitua baitzuen Garabiren musikak.

2015ean, Martinezek utzi egin zuen taldea eta bere ordez Rafa Rueda sartu zen. Joserra Senperena piano joleak 'Abesti bat gutxiago' eta 'Pete Seeger gogoan' diskoetan parte hartu zuen.

Abesti bat gutxiago disko-liburua Lout Topet eta Harkaitz Canoren arteko elkarlanetik sortu zen. John Hiatt, Billy Bragg, Will Oldham, Tweddy, Mavis Staples, Pete Seeger, Wilco, Damien Jurado, Cass McCombs-ek eta Rolling Stonesen abestiak euskaratu zituzten eta horiekin osatu zuten diskoa.

Diskografia

  • Esnatu dira (Lou Topet, 2013, autoekoiztua)
  • Abesti bat gutxiago (Lou Topet, 2015, Kalaportu Sare Bideak / Garoa Kultur Lab)
  • Pete Seeger gogoan (Lou Topet, 2017, autoekoiztua)
  • Bihotz beltzen kluba (maketa) (Garabi, 2008)
  • Imanol Urbieta, bakarrik eta libre proiektuan ere kolaboratu zuten (2013, Elkar)

Erreferentziak

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Oihan Larranaga is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Oihan Larranaga
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes