peoplepill id: nekane-martiarena-labandibar
NML
Spain
2 views today
2 views this week
Nekane Martiarena Labandibar
Hezitzailea

Nekane Martiarena Labandibar

The basics

Quick Facts

Intro
Hezitzailea
Places
Work field
Gender
Female
Place of birth
Oiartzun, Oiartzualdea, Gipuzkoa, Spain
Age
55 years
Education
University of the Basque Country
Nekane Martiarena Labandibar
The details (from wikipedia)

Biography

Nekane Martiarena Labandibar (Oiartzun, Gipuzkoa, 1969ko urriaren 4a) psikologoa, hezitzailea eta herrigintza zale eta sortzailea da, bidaiatzea gustuko duena.

Biografia

Nekane Oiartzungo Arragua auzoko Inda-berea etxean jaio zen; hiru anai arrebaren artean, gazteena. Familia ekintzaile batean jaioa da. Gurasoengandik jaso zuen herrigintza bokazioa. Ama, Mari Karmen Labandibar Rekalde, Oiartzungo Haurtzaro ikastolaren sorreran aritu izan zen eta aita Esteban Martiarena Navarro, Aldeguna eta Lartaun Kultur Elkartetan edo Oiartzun Kirol Elkartea bezalako taldeetan murgilduta. Herriko zinegotzia izatera ere iritsi zen 1974ko legealdian.

Ikasketak

Psikologian lizentziatua da, EHUn (1996). Aurrez oinarrizko ikasketak Haurtzaro ikastolan burutu zituen eta batxilergoa Orereta ikastolan. 

Lanbidea

Hezitzailetzat hartzen du bere burua, bereziki. 1989tik dabil haur eta gazteen munduan murgilduta, gehienetan aisialdiari lotutako proiektu anitz eta desberdinen bitartez: kale ekintzak, udalekuak, ludoteka, familia eremua, gazte forua... Azken urteetan Torri gukin. egitasmoarekin adinekoen aisialdian ere murgildu da.

Oiartzungo 0-12 urte arteko aisialdiaren koordinatzaile modura dabil 2013 urtetik.

Bere sormenetik bultzatutako proiektuak

Abaraxka Ludoteka

Herriko haurrek aisialdirako aukerarik ez zutela ikusirik, udaletxeko Gizarte Laguntzailearekin batera hasi zen proiektua lantzen. Proiektu guztiak bezala, bere bilakaera egin zuen, kokapen eta baliabide desberdinak erabiliz, baina 2009an lortu zuen leku finkoa Kontzejupe plazan.

Abaraxka ludotekak oinarri, balio eta ezaugarri aunitzen gainean egiten du lan eta haurren adin eta egoeraren arabera eskaintza desberdinetan garatzen da proiektua. Ekintza nagusien artean aipagarriak dira:

  • Gau Beltza. Halloween jaiari alternatiba bilatzeko sortu zuen herrian hain errotua dagoen Gau Beltza jaia 2014. urtean. Jaiaren mamia baserrietako amona eta aitona askok eskuratutako informaziotik sortua da, arima gaueko usadio zaharretan arakatuz forma ematera iritsi arte. Osagarri modura Gau Beltza dokumentala dugu https://topagunea.eus/egitasmoak/gau-beltza/ eta Gau beltzaren formakuntza hainbat herritarrentzat
  • Erraldoi txikiak. Herriko Soinuenea Herri musikaren txokoa eta haur eta familiekin elkarlanean sortutako proiektua 2021. urtean.
  • Gure hilak oroitzeko intxaurrondo landaketa Herritarrekin batera sortutako proiektua.

Herrigintza arloko ekarpenak

  • Arbasoen sua dokumentaleko partaide 1992ean.
  • Oarsoirriak ekimena 2011 urtean sortu zen Oarsoaldean, gaur egun Oienherri herri hezitzailea denaren aintzindari. Haurra erdigunean jarrita, zazpi oinarritan sustengatzen den proiektua da.
  • Haziak egitasmoa. Botere harremanak iraultzea helburu duen egitasmoa da, Nora Barrosorekin batera sortua 2015ean. Bertan dinamika anitzak sortzen dira heziketa formala, ez formala eta herriaren arteko zubiak sortuz.
  • Alternatiben Oihartzuna ekimenaren antolatzaile 2016ean.
  • 10301 ekimenaren sortzaile eta antolatzaile 2017ean.
  • Kulturabirusa kultur ekitaldien antolaketan 2020-2021 urteetan.
  • Haur erbesteratuak dokumentala ekoizpen lanetan 2020an
  • Oiartzun aurrera, konfinamenduan sortutako herri lantaldearen partaide eta dinamizatzailea 2020an.

Sortutako materialak

  • Betiko jolasak liburua 2006
  • Korrika jokoa galderen atala (2016)
  • BarruKLIK komiki liburuaren gidoia (2016)
  • Igel marroitxo (Pello Añorga eta Idoia Beratarbide) ipuinaren koordinazioa
  • Kontaklik APParen sorkuntzan eta diseinuan parte hartua (2017)
  • Kolore Mataza APParen sorkuntzan eta diseinuan partaide (2019)
  • Ihotik karta jolasak ideia originala eta koordinazioa (2020)

Sendabelarren mundua

Sendabelarrak izan dira, eta dira, bere zaletasunen artean gustukoen duena. Asko landu du amonarekin ikasten hasitako gaia eta, jada 1999tik aurrera, asko erakusteko aukera izan du hainbat agerraldi, hitzaldi, ikastaro eta saioen bitartez. Baditu bi liburu argitaratuak:

  • Sendabelarrak landareen mundua, Berrian idazten zituen artikuluen harira sortua 2006ean.
  • 50 hierbas buenas, 2006 frantsesera ere itzulia dagoena. https://www.decitre.fr/livres/50-plantes-medicinales-9788498430189.html

Komunikabide desberdinekin kolaboratu izan du. Aipatzekoak:  

  • Oiartzun Irratian eta Info 7 irratian, astero, sendabelarrei buruz hitz egiten kolaboratzaile bezala (2008, 2009)
  • Gipuzkoako hitzaren ON aldizkarian sendabelarren artikulua idazten hilabetean behin (2011-2012)
  • Naiz Irratian (2015-2016)

Futbolari garaia

Oiartzun KE. 1986.06.15 Erreginaren kopa

Espainia mailako futbolari txapelduna dugu Nekane. Futbolean aritzea gustatzen zaio, ez ordea futbolaren bueltan sortua dagoen sistema. Oiartzun Kirol Elkarteko lehenengo emakumeen futbol txapelketan aritu izan da.

Bizitza pertsonala

2001ean ama izan zenetik -badituzte jada hiru seme-alaba- bere lehentasunetan egon da, kosta ahala kosta, heziketaren eginbeharra herrigintza eta lanbidearekin uztartzea. Mundua ezagutzeak ematen dio sosegu. Herrialde, kultura eta jende berriak ezagutzea biziki estimatzen du eta hortik lortu du kontinente gehienetan zehar ibiltzera iristea.

Kultur saria

2023 Kultur Saria

Ondare mahaiko beste kideekin batera 2023ko kultur saria jasotzeko ohorea izan du. Oiartzungo ondare aberatsa zaintzen eta ezagutarazten hainbeste lan egin duten herritarrak omendu nahi izan ditu Udalak.

Erreferentziak

  1. «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus .
  2. Oiartzungo Udala Gazteria eta Kirola. .
  3. «Haziak - haziak - eragileak» www.haziak.eus .
  4. «Noiztik ospatzen dugu Halloween? Gau Beltza, puska biltzea eta neguko festa paganoak» EITB 2019-10-22 .
  5. «Nekane Martiarena: Euskal Herriko toki askotara zabaltzen ari da Gau Beltza; oso pozgarria da hori» EITB 2022-10-31 .
  6. «Gau Beltza antolatzeko ikastaroa UEUrekin elkarlanean» Topagunea 2019-09-04 .
  7. erraldoi txikiak | ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA. .
  8. «- YouTube» www.youtube.com .
  9. «Arbasoen sua, orain dela 3.000 urte» Argia .
  10. «Guri buruz» OARSOirriak .
  11. «Haziak - haziak - zer da» www.haziak.eus .
  12. Alternatiben Oihartzuna larunbatean – Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta. .
  13. «Oiartzungo 10301 elkartasun keinu proiektuaren aurkezpena, gaur arratsaldean» El Diario Vasco 2019-04-02 .
  14. «'Kulturabirus'-ak 60 ekintza inguru eskainiko ditu udan zehar» El Diario Vasco 2021-06-13 .
  15. (Gaztelaniaz) «'Betiko jolasak' liburuak lehengo jolasak berreskuratu nahi ditu» El Diario Vasco 2006-01-06 .
  16. (Gaztelaniaz) «korrika jokoa - otxandiotik iruñera. . Elkar.eus» www.elkar.eus .
  17. «Haziak - materiala» www.haziak.eus .
  18. «Haziak - materiala» www.haziak.eus .
  19. «Haziak» www.haziak.eus .
  20. «Haziak» www.haziak.eus .
  21. IHOTIK KARTA JOLASA | ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA. 2020-11-21 .
  22. «Aho biko belarrak» sustatu.eus .
  23. «Sendabelarrak landareen mundua nekane martiaren - Vendido en Venta Directa - 93568750» www.todocoleccion.net .
  24. «Berrogeita hamar sendabelar» Argia .
  25. SL, TAI GABE DIGITALA. «naiz:» naiz: .
  26. «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus .

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Nekane Martiarena Labandibar is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Nekane Martiarena Labandibar
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes