peoplepill id: nekane-arratibel-insausti
NAI
Spain
15 views today
18 views this week
Nekane Arratibel Insausti
Psychologist and sociolinguist

Nekane Arratibel Insausti

The basics

Quick Facts

Intro
Psychologist and sociolinguist
A.K.A.
Nekane Arratibel
Places
Work field
Gender
Female
Birth
Place of birth
Lazkao, Goierri, Gipuzkoa, Spain
Age
57 years
Employers
University of Mondragón
Spain
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
Aretxabaleta, Debagoiena, Spain
Notable Works
MacArthur-Bates Komunikazio Garapena Neurtzeko Zerrenda. Euskarara egokitua. Erabiltzaileentzako gida eta eskuliburu teknikoa
 
Menpeko hizkuntzaren bizi-kemena
 
Nekane Arratibel Insausti
The details (from wikipedia)

Biography

Nekane Arratibel Insausti (Lazkao, Gipuzkoa, 1968) psikologoa da, eta soziolinguistikako aditua. Mondragon Unibertsitateko irakaslea, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Fakultateko dekanoa ere izan zen, 2006tik 2014a arte.

Nekane Arratibel HUHEZIko dekanoa, Iosu Zabala MUko errektorea eta Iñaki Larrea irakaslea.

Irakasleen irakaslea

Euskal Herriko Unibertsitatean Psikologiako lizentziako ikasketak bukatu zituen 1991an. Gero, irakasle sartu zen Mondragon Unibertsitatean, non, besteak beste, gai hauek irakatsi dituen: Irakasle lanbidearen definizioa eta testuingurua, Lehen hezkuntzako irakasle lanbidearen definizioa eta testuingurua, Ikerketarako metodo kuantitatiboak, eta Ikerkuntza kuantitatiboaren metodologia.

Ikertzailea

1999an Maria Jose Azurmendiren zuzendaritzapean EHUn aurkeztu zuen doktore-tesian helduen euskalduntzean eragiten duten prozesu psikosozialak aztertu zituen , eta bereziki motibazio-errola. Arratibelen ereduan landuko den teoria psikosoziala aldagai mota hauetan oinarritzen da: sare soziala, bizitasun etnolinguistiko erlatibo subjektiboa, identifikazio etnolinguistikoa, motibazioak eta jarrerak, aldagai soziodemografikoak eta euskaren gaitasun maila. Aipatu aldagai horiek orientazio mota ezberdinekin alderatu eta erlazionatzen ditu (instrumentala, integratzailea eta komunikatiboa) ikasleekin burututako ikerketa praktikoa erabiliz (horretarako bereziki prestatutako galdetegia.

Euskara bigarren hizkuntza (2H) gisa ikasten zuten hainbat subjekturen laginetik abiatuta zera frogatu zuen: Alde batetik eta prozesu psikosozialei dagokienez, zenbait ezaugarrik (jaioterriak, gurasoen lehen hizkuntzak eta hurbileko sare sozialaren ezagutzak eta erabilerak) eragin garrantzitsua dute subjektuaren euskararen erabileran. Aldi berean, sare sozialak subjektuaren azpiprozesu psikosozialetan eragingo du, beraz, subjektuarengan sarearen araberako identitate jakina, jarrera jakinak eta orientazio motibatzaile jakina garatuko dira. Azkenik, sare sozialak eta aldagai psikosozialek subjektuaren euskararen jabekuntzan eragingo dute. Hortaz, sare sozialaren eszenatokian gertatutakoaren arabera, azpiprozesuak modu batera edo bestera gertatuko dira subjektua (euskara ikaslea) eta objektuaren (euskararen) arteko elkarrekintzan. Sare sozialak erdigunea betetzen baitu helduen euskalduntze prozesuan.

Lanak

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, Arratibelen 40 lan azaltzen dira soziolinguistiaz, pedagogiaz, glotodidaktikaz, hezkuntzaz, edo soziologiaz, horien artean 18 artikulu (UZTARO, BAT, JAKINGARRIAK, GOGOA...), 9 hitzaldi, 2 asignatura eta argitaratu dituen bi liburu hauek:

  • Menpeko hizkuntzaren bizi-kemena. (2001) Mari Jose Azurmendi Ayerbe eta Iñaki Garcia Fernandez-ekin. UEU arg. ISBN: 84-8438-023-8
  • Helduen euskalduntzean eragiten duten prozesu psikosozialak: motibazio errola (1999) UPV/EHU arg. ISBN: 84-8373-193-2

Argitaratu dituen aldizkari zientifikoen artean sei hauek atera ditu giza- eta gizarte-zientzietako UZTARO aldizkarian:

  • Pertsuasioa, administrazioan euskararekiko jarrera eta erabilera hobetzeko tresna. (2015) Joxpi Irastortza Madariaga, Asier Irizar Mezo, eta Iñaki Garcia Fernandez-ekin
  • Haur euskaldunen komunikazio-garapena neurtzen 30-50 hilabete bitartean: MacArthur-Bates CDI-III tresnaren euskal bertsioa (2014) Andoni Barreña Agirrebeitia, Mari Jose Ezeizabarrena Segurola, Margareta Almgren Sparen, Iñaki Garcia Fernandez, eta Julia Barnes Mason-ekin
  • Nola eragin lan-munduko langile euskaldunen euskararekiko jarrera eta portaeran: pertsuasio-estrategien bidea urratuz (2012) Iñaki Garcia Fernandez, eta Joxpi Irastortza Madariaga-rekin.
  • MacArthur-Bates Communicatives Development Inventories tresnaren bertsio laburren egokitzapena euskarara (2011) Margareta Almgren Sparen, Andoni Barreña Agirrebeitia, Mari Jose Ezeizabarrena Segurola, Iñaki Garcia Fernandez, eta Julia Barnes Mason-ekin.
  • Generoaren eragina komunikazioaren garapenean 8-30 hilabete bitarteko haur euskaldunetan. (2010) Andoni Barreña Agirrebeitia, Mari Jose Ezeizabarrena Segurola, eta Iñaki Garcia Fernandezékin.
  • Euskararen garapena lehen hizkuntza legez eta morfologiaren agerrera mailakatuaren inguruan (2007) Margareta Almgren Sparen, Andoni Barreña Agirrebeitia, Mari Jose Ezeizabarrena Segurola, Iñaki Garcia Fernandez, Alazne Petuya Ituarte, eta Amaia Colina-rekin.

eta beste zazpi hauek soziolnguistikako BAT aldizkarian.

  • Euskararen ezagutza eta erabilera binomioa: Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko 1. mailako ikasleak ulertzeko gakoak (2017) Leticia Garcia, eta Asier Irizar Mezo-rekin
  • Hizkuntza portaeren motibo subjektiboez hausnarketa. (2016) Asier Irizar Mezo, Joxpi Irastortza Madariaga-rekin.
  • Mondragon Unibertsitatearen eta soziolinguistikaren arteko hartu-emanak (2006) Pilar Sagasta Errasti, Matilde Sainz Osinaga, eta Karmele Perez Lizarralde-rekin.
  • Jarrera, portaera, motibazioa eta partehartzea enpresetako euskara planetan (2005) Joxpi Irastortza Madariaga-rekin.
  • Akulturazio estrategiak: Espainiatik etorritako etorkinen estrategiak harrera-gizartera egokitzeko hainbat autonomi elebidunetan (2004) Iñaki Garcia Fernandez-ekin.
  • Jarrera, portaera, motibazioa eta partehartzea enpresetako euskara planetan. (2005) Joxpi Irastortza Madariaga-rekin
  • Akulturazio estrategiak: Espainiatik etorritako etorkinen estrategiak harrera-gizartera egokitzeko hainbat autonomi elebidunetan (2004) Iñaki Garcia Fernandez-ekin.
Uztaro aldizkariko egilekideen grafoaren zati bat (2020-10)

Erreferentziak

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Nekane Arratibel Insausti is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Nekane Arratibel Insausti
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes