peoplepill id: nagore-legarreta
NL
Spain
4 views today
4 views this week
Nagore Legarreta
Spanish photographer

Nagore Legarreta

The basics

Quick Facts

Intro
Spanish photographer
Places
Work field
Gender
Female
Birth
Age
44 years
The details (from wikipedia)

Biography

Nagore Legarreta Alcelay (Hernani, Gipuzkoa, 1981) argazkilaria da.

Bizitza

Nagore Legarreta argazkilaritza estenopeikan berezitutako argazkilaria da. Argazki proiektu artistikoak, eta argazkilaritza tailerrak ematen ditu.

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua, argazkigintzan 2003tik 2009ra bitartean hasi zen Hernaniko Kronika egunkarirako lanean. Ikastaroak eta tailerrak egin ditu Eduardo Momeñe, Oscar Molina, David Jimenez edo Isabel Diez bezalako erreferenteekin. Argazkigintzan teknika analogikoak erabiltzen ditu. Ikerketa hori argazkigintzako irakaskuntzarekin konbinatzen du: argazkigintza digitaleko teknikak, oinarrizko kamerak sortzea birziklatutako ontzietatik abiatuta.Bere lanek irudi oniriko eta denboragabeko mota bat sortzen dute, bere obra modu propioan definitzen duena. Besteak beste, Londresko Saatchi Galleryn, Photoespañan, Paueko Le Bel Ordinairen edo Koldo Mitxelena Kulturunean erakutsi ditu bere lanak.

2016an teknika primitiboak erabilita Hysteron erakusketa antolatu zuen. Irudietan emakume gorputz zatikatuak irudikatzen dira; elkarrekin harremanetan dauden emakumeak irudikatzen dira: tentsioan, elkarri bultza egiten diote batzutan, eta bestetan, batzeko ahaleginetan dabiltza.

Giza harremanen inguruko gogoeta da Hysteron, norberaren espazio pertsonala eta gainerako gizakien espazio pertsonalaren arteko tentsioaren inguruko gogoeta. Nola harremantzen dira gizarteak berdin kondizionatu, sozializatu, antzutu dituen pertsonak/emakumeak? Norantz jaurtitzen ditugu gure frustrazioak?

Erakusketak

Hainbat erakusketa egin ditu bere ibilbidean zehar, bai bakarkakoak, bai kolektiboak, besteak beste:

  • 2011 – Banizu Nizuke argitaletxeak bere lehen fotoliburua argitaratu zuen “Edipotoa”.
  • 2015 – Hysteron erakusketa: Londresko Saatchi Galleryn; Oñatiko Arg! Jaialdian; Errioxako Arte Gaztearen Erakusketan eta Andoaingo Argazkialdian
  • 2016 – Hysteron erakusketa ASPA Contemporary Galerian, Photoespañako Off Jaialdian (Madril); Donostiako Koldo Mitxelena Kultur Zentroan, kultur hiriburutzaren garaian; Artistes de passage-Pasabidean eta erakusketa kolektiboa, Arcad Elkartean, Hendaian.
  • 2017 – Imagenes de fuego izeneko bakarkako erakusketa. Gran Canaria Foton eta Las Palmas Kanaria Handiko Mapfre Fundazioan eta Tenerifeko La Lagunan.

El Río no es un lugar Madrilgo Galería ASPA Contemporary-n

– Udako egoitza AIR WROk eta Etxeparek Odra ibaiari buruzko proiektua aukeratu zuten Wroclawn. Nazioarteko City and Culture (Wroclaw)

biltzarrean aurkeztu zena.

  • 2018 –Erakusketa kolektiboa: Manières de faire, manières d 'agir, Le Bel Ordinaire, Pau, besteak beste Marina Abramovic eta Esther Ferrer-ekin – Banizu Nizuke argitaletxeak Hysteron artistaren artista liburuaren edizioa.

– Imágenes de fuego. Aronako Kultur Etxean dago ikusgai, Tenerifen.

  • 2019 – Imágenes de fuego ASPA Contemporary Galeria, Photoespañako Off Jaialdia, Madril.

El río no es un lugar Arg! Jaialdia, Oñati.

Erreferentziak

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Nagore Legarreta is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Nagore Legarreta
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes