peoplepill id: nadia-hindi-mediavilla
NHM
Iraq
5 views today
6 views this week
Nadia Hindi Mediavilla
Ikertzailea, feminista, musulmana, unibertsitateko irakaslea

Nadia Hindi Mediavilla

The basics

Quick Facts

Intro
Ikertzailea, feminista, musulmana, unibertsitateko irakaslea
Places
Work field
Gender
Female
Birth
Place of birth
Baghdad, Baghdad Governorate, Iraq
Age
48 years
The details (from wikipedia)

Biography

Nadia Hindi Mediavilla (Bagdad, Irak, 1977) ikertzailea da, feminista eta musulmana. Granadako Unibertsitatean dihardu irakasle.

Biografia

Nadia Iraken jaio bazen ere, nerabe zela joan zen Espainiara gurasoekin, Golkoko lehen gerra hasi berritan. 2016an Granada Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultatean doktore tesia defendatu zuen:“La relación entre el feminismo, la patria y el patriotismo/nacionalismo (wataniyya) en Iraq izenburua izan zuena.

Ikasketa Arabiar eta Islamikoetako irakaslea da gaur egun Granadako Unibertsitatean (Andaluzia, Espainia). Azken urteetan herrialde arabiarretako mugimendu feministak ikertzen aritu da, eta argi du errealitatea «oso urrun» dagoela Mendebaldeak saldu nahi duen iruditeriatik.

Espainiar-Irakiarra, Espainian bizi da Golkoko II. Gerratik (1990). Arabista, Arabiar Ikasketa Garaikideen Ikerketa Taldeko kidea. Red Musulmanen eta Emakumeen Mugimendu Demokratikoaren talde feministaren parte da. Iraq-en (CEOSI) Okupazioaren eta Subiranotasunaren aurkako Estatuko Kanpainako eta Granada BDS mugimenduko aktibista ere bada. Irakeko feminismoen eta nazionalismoen arteko harremanari buruzko doktore-tesia egin du. Irakeko egungo gatazkaren konplexutasunak orainaren gako historikoak eta prestakuntzakoak aztertzera eraman zuen, ikuspegi feminista eta dekolonialetik. Arabiar eta musulmanen inguruko diskurtso eta politiketan nagusi diren estereotipo eta postulatu eurozentrista, arrazista eta kolonialak, bereziki emakumeen gorputzei eragiten dietenak.

Halaber hainbat ekarpen egin ditu gai honi buruz: “Nazioari eta genero-indarkeriari buruzko hitzaldiak 2003 osteko Iraken”. (Dis)continuum arabiarretan: diskurtsoak eta irudimenezkoak aldaketen testuinguru batean. Granada: Comares, 2015, or. 179-207; “Kontratu kolonialaren eta nazionalismo kolonialen bidez, Irakeko emakumearen ordezkaritza”. MEAH, 63 (2014), or. 91-117; “Las límites de la sociedad civil en el nuevo Iraq: el caso de la Organización de la Libertad de las Mujeres”, Revista de Estudios Internacionales Mediterráneos, 13, 2012, 21. or. 1-16.

Nadiaren esanetan:

Emakumeak islamaz baliatzen dira justizia eskuratzeko

Ikerlari ildoak

Honakoak dira Nadiaren Ikerketa-ildoak: Genero-ikasketak Ekialde Hurbilean, Feminismo arabiar eta islamiarrak, Feminismoa Iraken, Nazionalismoa eta sektarismoa Iraken.

Lanak

Artikuluak

  • Representación de la mujer iraquí a través del contrato colonial y los nacionalismos anticoloniales.
  • El Código de Estatuto Personal iraquí en contexto.
  • Ser musulmana hoy.

Liburuak

  • La relación entre el feminismo, la patria y el patriotismo/nacionalismo (Wataniyya) en Iraq.

Hitzaldiak

  • Militarización y sectarismo, los nuevos retos de la sociedad iraquí.

Erreferentziak

  1. «Nadia Hindi Mediavilla» Universidad de Granada .
  2. «Estudios Árabes Contemporáneos > Nuevo miembro doctor del Grupo de Investigación Estudios Árabes Contemporáneos | Universidad de Granada» eac.ugr.es .
  3. Egilegor, Arantxa Elizegi. ««Emakumeak islamaz baliatzen dira justizia eskuratzeko»» Berria .
  4. «Ciudadanía archivos» ASAD .
  5. «UGR Investiga > | Universidad de Granada» investigacion.ugr.es .
  6. «Nadia Hindi | Universidad de Granada - Academia.edu» ugr.academia.edu .
  7. Mediavilla, Nadia Hindi.(2022). «El Código de Estatuto Personal irakí en contexto» Mujeres en contexto árabe, motor de cambio social, 2022, ISBN 978-84-338-7011-7, págs. 285-312 (Editorial Universidad de Granada):285–312. ISBN 978-84-338-7011-7. .
  8. «Ser musulmana hoy» Revista Periferia CPG .
  9. «Todos los libros del autor Hindi Mediavilla Nadia» www.todostuslibros.com .
  10. «EL GIRALDILLO - Oriente Medio, entre la guerra y el autoritarismo» elegirhoy.com .

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Nadia Hindi Mediavilla is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Nadia Hindi Mediavilla
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes