Miguel Dorronsoro y Ceberio
Quick Facts
Biography
Migel Dorronsoro Zeberio (Ataun, Gipuzkoa, 1812ko otsailaren 17a - ib., 1880ko urriaren 16a) Gipuzkoako politikari karlista izan zen.
Biografia
Oñatin egin zituen zuzenbide-ikasketak. Hainbat aldiz izan zen Gipuzkoako diputatua (1854, 1856, 1862, 1864). Hirugarren Karlistaldian Dorronsorok Alocución a los guipuzcoanos hitzaldi sonatua eman zuen Oiartzunen (1873). Dorronsororen Breve reseña de los hechos y razones principales que prueban la identidad del glorioso mártir San Martín de la Ascensión con Martín Loinaz y Amunabarro, hijo de Beasain liburuak bi argitalpen izan zituen (1862 eta 1896). Harena da, halaber, foruak sutsuki babesten zituen Lo que fueron los reyes de España y lo que ha sido y es el liberalismo para con los Fueros de Guipúzcoa izeneko idazlana.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.