peoplepill id: migel-laburu
ML
Spain
2 views today
2 views this week
Migel Laburu
gipuzkoar idazlea, ikertzailea, historialaria eta itsas-modelogilea

Migel Laburu

The basics

Quick Facts

Intro
gipuzkoar idazlea, ikertzailea, historialaria eta itsas-modelogilea
Places
Gender
Male
Birth
Place of birth
Donostia-San Sebastian, Spain
Death
Age
81 years
The details (from wikipedia)

Biography

Migel Laburu Mateo (Donostia, 1918-1999) idazlea, ikertzailea, historialaria eta itsas-modelogilea izan zen. Eleberri bat ere gaztelaniaz argitaratu zuen. Frankismo garaian errepresioa pairatu zuen eta erbestea zein deserria ezagutu zuen, bereziki Ekuatore Ginean. 1960 Jose Migel Barandiaranekin Aitzbitarteko indusketetan parte hartu zuen.

Biografia

Lehenengo ikasketak Donostiako Peñaflorida eskolan egin zituen eta, ondoren, mekanika ikasi zuen. Gerra zibilean Eusko Gudarostearekin frankisten aurka borrokatu zuen. Behin erbestean Frantziako kontzentrazio-esparruak ezagutu zituen: Bourg Madame, Argelès, Saint Cyprien eta Gurs. Berriro Euskal Herrian Irungo espetxean sartu zuten. Ondoren beste bietan entzerratu zuten: Santanderreko Magdalenan eta Burgosko San Pedro de Cardeñan. Espainiako bi kontzentrazio-esparruetan egon zen ere bai: Miranda de Ebrokoan eta Rotakoan. Ondoren langileen batailoietan aritu behar izan zuen. 1944an Espainiako bigarren mailako soldatu izendatu zuten. Libre gelditu zenean, 1946an, Ekuatore Gineara joatea lortu zuen, basogintza konpainia batean mekaniko moduan aritzeko. 1955ean Donostiara itzuli zen eta Aranzadi Elkartearekin kolaboratzen hasi zen. Halaber, bere kontutik, historia eta euskara ikasteari ekin zion. 1970. hamarkadan itsas historiaren inguruko interesa sortu zitzaion eta hogei urtetan itsas-modelogintzan espezializatu zen, antzinako euskal itsasontzien erreprodukizoak landuz. Donostian 1999an hil zen. Bere azken liburua, Jesus Lizarraga osatuta, postumo moduan plazaratu zen, 2006an.

Liburuak

Laburuk hitzaldi eta kolaborazio ugari idatzi zituen. Hemen bakarrik liburuak bildu ditugu.

  • De Mare Vacorum. La memoria perdida. Iruñea: Pamiela, 2006. 978-84-7681-504-5
  • Tragedia en la nao ballenera. Eleberri historikoa. Donostia: Kutxa Fundazioa, 1994.
  • La Escuela de Pesca de San Sebastián. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 1992.
  • Itsas dokumentuetan erabilitako hitz zaharren hiztegi laburra. Gipuzkoako Foru Aldundia, 1992. 978-84-7907-082-3
  • Ballenas, vascos y América. Donostia: Gipuzkoako Merkatal Ganbara, 1991.
  • Embarcaciones vascas antiguas. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 1989.
  • Juan Miguel Orcolaga y el observatorio marítimo de Igueldo. Camino Doktorearen Taldea, 1988.
  • 75 años de historia de la Sociedad Oceanográfica de Guipúzcoa. Gipuzkoako Foru Aldundia, 1986.
  • El bote ballenero de Bermeo del siglo XIII. Bermeo aldizkaria, 1983.

Erreferentziak

  1. "Estudios histórico-marítimos realizados por Miguel Laburu Mateo", Tragedia en la nao ballenera, 497.or.

Kanpo loturak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Migel Laburu is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Migel Laburu
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes