Michel de Licona
Quick Facts
Biography
Mitxel Likona (Orio) Erdi Aroko euskal pirata izan zen,
Biografia
1476an Gaztela eta Leongo errege eta Ingalaterrako erregeen arteko harremanen testuinguran, Londrestik Gipuzkoara balio handiko gauzak zeramatzan itsasontsi batean bost euskaldun agertu ziren eraman zitzatela eskatuz, haiek ziren Mitxel Likona oriotarra, Iñigo Larrea asteasuarra, Mutrikuko beste bat eta Bizkaiko Jaurerriko beste bi lagun. Bidaiaren erdian ekaitz handi batek harrapatu zituen eta bi egunez aritu ziren marinelak lanean, barkua hondoratu ez zezan. Leher eginda lotara joan ziren eta orduan, bost lagunek tripulazio osoari burua moztu eta itsasontzitik bota zituzten. Zehazki, hogeita hamairu pertsona erail zituzten. Orduan, itsasontzia Galizira bidean jarri eta Pero Álvarez de Sotomayorren laguntzarekin itsasontziaz desegin eta haien herrietara itzuli ziren.
Denbora gutxira eraildakoen gorputzak Britaniara heldu ziren eta batzuen nortasuna ere ezagutzea izan zuten, horrela euskaldunak errudun zirelaren ondoriora iritsi ziren. Ingalaterran Gaztelako enbaxadorea zena, Sasiola jauna gipuzkoarra zen ere eta Errege-erregina Katolikoei gertatutakoa jakinarazi zien. Piratak atxilotzea agindu zioten Errege-erreginak Pascual Mygallez (edo Miguélez) Arrecheari, Gipuzkoako probintziako alkatea zena Getaria ordeztuz.
Arrecheako alkatea Oriora joan zen Likonaren burua eskatzera baina agintari eta auzokieak aurka agertu ziren. Auzokideak udal espetxeko arduraduna zen Martin Irigoyenen eskutan jarri zuten Likona eta honek bere kabuz askatu zuen. Ondorioz, bera ere zigortu zuten heriotza zigorrera. Likona eta Larrea ihes egin zutenez ezin izan zituzten topatu eta Irigoyen izan zen zigorraren erantzule bakarra.
Bibliografia
- Pablo de Gorosabel (1865). Memoria sobre las guerras y tratados de Guipúzcoa con Inglaterra en los siglos XIV y XV. Tolosa. (54-57)
- Iñaki Bazán (2006). ““Degollaron a todos los dichos treynta e tres yngleses e asy degollados dis que los lançaron en la mar”: Las hermandades vascas y la lucha contra la piratería en la Baja Edad Media”, Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco, 5, Untzi Museoa-Museo Naval, Donostia-San Sebastián. (69-93)
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Bazán, Iñaki.(2006). ““Degollaron a todos los dichos treynta e tres yngleses e asy degollados dis que los lançaron en la mar”: Las hermandades vascas y la lucha contra la piratería en la Baja Edad Media”. Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco, 5, Untzi Museoa-Museo Naval, Donostia-San Sebastián, 69-93 or..