Maria Magunazelaia
Quick Facts
Biography
Maria Magunazelaia Iturriotz, baita Maoma ezizenez ere ezaguna, (Ermua, Bizkaia, 1904ko abuztuaren 18a - Madril, 2000ko apirilaren 1a) euskal txirrindularia zen.
Bizitza
Maria Magunazelaia Iturriotz 1904ko abuztuaren 18an jaio zen Ermuako San Lorentzo auzoan. Bere aita, Juan Magunazelaia, jatorriz Zugastietakoa zen (gaur egun Muxikako auzoa), eta Ermuara joan zen lan egitera. Aitak Maoma ezizena zuela-eta jarri zioten alabari ere ezizen bera. Maria gaztetatik hasi zen lanean aitarekin batera, kartutxuak egiten, ondoren Matsariko Thieme-Edeler lantegi alemanera pasatu zen.
Eibarko Klub Deportiboan sartu, eta kirola egiten hasi zen gaztetatik. Ondoren bizikletan ibiltzen hasi zen, bere anaiaren GAC markakoan, 1925 eta 1930. urteen artean. Garai hartan bizikletan emakume gutxi ibiltzen zela eta, jende askoren irainak jasan behar izan zituen. Gipuzkoan eta Bizkaian antolatzen ziren txirrindularitza lasterketetan parte hartu zuen eta horietako batzuk irabazi ere. Ondoren, Mariaren anaia, Eusebio Magunazelaiak, bizikleta denda bat zabaldu zuen Eibarko Isasi kalean.
Gerra Zibilaren ondoren, eta jada 40 urte zituela eta, txirrindularitza utzi egin zuen, baina orduan motorretan hasi zen. Angel Markanorekin ezkondua, seme bakarra izan zuen, Roberto Markano Magunazelaia deiturikoa. 1957. urtean Madrila joan zen bizitzen. 2000. urteko irailean bertan hil zen, 96 urte zituela.
Erreferentziak
- ↑ «Maria Magunazelaia ezagutzeko aukera» eiberri ..