peoplepill id: maria-angeles-esnaola
MAE
Spain
3 views today
3 views this week
Maria Angeles Esnaola
Maistra, abertzalea

Maria Angeles Esnaola

The basics

Quick Facts

Intro
Maistra, abertzalea
Places
Work field
Gender
Female
Place of birth
Ormaiztegi, Goierri, Gipuzkoa, Spain
Place of death
San Sebastián, Donostialdea, Gipuzkoa, Spain
Age
93 years
The details (from wikipedia)

Biography

Maria Angeles Esnaola Bidaurreta (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1924ko uztailaren 27a-Donostia, 2017ko abenduaren 14a)frankismoaren garaiko maistra abertzalea izan zen, Oiartzunen.

Biografia

Maria Angelesen aita, Roberto Esnaola Iraola izan zen, 1879an Goiatzen jaioa eta Ormaiztegiko medikua izandakoa. Ama, Damiana Bidaurreta Gerediaga Azpeitiko Urrestillan jaioa, 1885ko irailaren 27an. Itsasoko Alegi auzoko maistra izan zen, baita Oiartzungoa ere. Lau senide izan zituen: Enkarna, Serafin, Antonio eta Maritxu.

Maistra ibilbidea

Oiartzunen Beko Plazako nesken eskolako maistra izan zen 17 urtez, hau da, 1952tik-1969ra. Eskolako zuzendaria ere izanizan zen Egües alkate zela. Trintxerpen bizi zen bere familiarekin eta bazkaldu Elizegitarren Aranbide baserrian egiten zuen. Aurrez bere ama ere bertara joaten zen. Arrastoa utzi zuen. Emakume jator, edukazio onekoa eta euskaldun petoa zela azpimarratzen dute bere lankide izandakoek. Bazkal ostean ohikoa zen kanposantu aldera paseoan ikustea, eta ez zen arraroa izaten eskolako bidean txistuka sumatzea, giltza handiari behatzean bueltak emanez. Beti bata zuria soinean

Irakasle ona izatearen fama zuen. Gainera, euskalduna izatea bera, zenbait familiarentzat estimagarria zen frankismoaren garai haietan eta Oiartzungo auzo bakoitzak bere eskola izan arren, izaten zirenaukera hori utzi eta Maria Angelesen eskolara joaten zirenak.

Irakaskuntzan eredu

Eskolan ume asko izaten zituen. Ikasturte guztiak desberdinak ziren baina iritsi izan ziren 55-60 ikasle biltzera ikasturteren batean. Eskola unitarioa zen eta integratzailea. Adinaren arabera hiru mailatan banatzen ziren, errenkan, txikitik handira bi laguneko mahaietan eseriz. Goizean lista pasa ondoren mailaz maila azaltzen zuen bakarka ikasi beharrekoa Ez zuen onartzen buruz ezer azaltzea. Gramatika ariketak, matematikak edo diktaketa...

Arratsaldetan gehien bat laborea egiten zuten. Negua bazen, aulki luze txikian estufaren bueltan eserita. Orratzekin kaltzetinak, jertseak, bainikak, ojaleak, filtire, bodokeak eta gisakoak egiten irakasten zien. Maindire, kamisoi, azpikogona, tapeteak eta holakoak egitera iristen ziren urte guztiko lana bazen ere. Tarteka nagusienak txikiei zerbait erakusten ere jartzen zituen.

Diziplina zorrotza ezartzen zuen Maria Angelesek eta eusteko modu bakarra nonbait hautsitako araua 500 edo 1000 aldiz idatzi araztea izaten zuen. “No jugaré en la escuela” edo “no hablaré en clase” bezalakoesaldiak ohikoak izaten ziren. Komunera joateko txandak, ormatik zintzilik egoten zen giltzak agintzen zuen. Zintzilik bazegoen, libre eta bestela itxoin egin behar.

Maistrak errekreo edo jolas orduak lanak zuzentzeko erabiltzen zituen, amaitutakoan umeekin jolastera ateratzen zen. Ikasturte bukaerarako eskurtsioa antolatzen zuen.

Antifrankista eta abertzalea

Inoiz ez zen umeen aurrean definitu politikoki bainaeskolan, salbuespenak salbuespen,ez zituzten erregimeneko edo falange kutsurik zituzten kantak kantatzen, ezta kartilan “Formación del espíritu nacional” deritzon ikasgaia ikasi ere, nahiz eta berak kasila hori nota onez beteta uzteaz arduratzen zen.

Ikuskariaren aurrean euskaraz ez egiteko eskatzen zien ikasleei eta balizko galderen erantzunak prestatzen zituzten. Maria Angeles euskaldun petoa zen eta abertzalea. Familian frankismoaren jazarpena sufritutakoa.

Euskararen presentzia mantentzen zuen, batek baino gehiagok berari esker ikasi zuen euskaraz idazten eta horrez gain, euskal kultura eta herriko historia helarazten zien ikasleei. Berari esker ikasi zituzten herriko mendi eta ibaien izenak, baita Gipuzkoakoak ere eta ohitura zaharrak mantentzera bultzatu zituen. San Nikolas ttikian kantuan ateratzeko, adibidez, jai hartzeko aukera ematen zien. Horra Mari Domingi edo Xoxoak galdu du mokoa, kantak izaten zituzten, betiko Olentzero eta ezagun gehiagoren errepertoriorekin batera. Kantari ona zen eta gustuko zituen euskal kantak. Bere euskal kantu bilduma propioa zuen, tartean Elvira Zipitriaren kantutegia txukun aski jasoa.

Ikasleen artean, euskaldunak ziren asko,baina kanpotik etorritako erdaldun mordoa ere bazegoen taldean. Ikasgaiak ordea, gazteleraz egiten zirela esan beharrik ez, baina bazen salbuespen bat: errezoak eta dotriña, euskaraz ikasten zuten.

Garaiko eskolak

Orohar maisu/maistrak gaizki ordainduak zeuden eta ohikoa izaten zen klase partikularrak emanez soldata hobetzea. Maria Angelesen kasuan hori ez zen inoiz gertatu. Guk ikasi beharrekoa eskola orduetan erakusteaz arduratzen zen diru iturri gehigarriak alboratuta.

Eskola bera eskasa zen, baliabide gutxikoa. Neguan hotz, gela kez betetzen zitzaigun estufa txar hura pizten saiatzen zirenean (ikasleen ardura izaten zen sua piztua mantentzea) eta hain gela handi eta leihoz betetakoa izanda ezinezkoa izaten zen berotzea. Hornidura aldetik juxtua: arbela, mapak, hiztegia eta gauza gutxi gehiago.

Ordezkapenak ere ez zeuden araututa. Eskasia denean zegoen. Garbitasunerako juxtu erratzak, lixiba eta xaboia, asko gehiagorik ez. Ikasturte bukaeran norberak etxetik eraman behar izaten zituen mahaiak txukun uzteko gaiak. Izan lixak, kristal puskak edo argizaria.

Urteak pasa ahala gauzak hobetzen joan ziren. Aurrerapenen artean bazen bat garrantzitsua. Manuel Arbelaitz alkate zela jarri zuten mendiko umeak beheko plazako eskolara ekartzeko autobusa. Hauek gero mutilen eskolan bazkaltzen zuten Dunis ama-alabek prestatutako bazkaria.

Irakasle bokazioa

Lana betetzeko zintzoa zen. Bokazioa zuen. Asko ematen zuen. Eskolara beti garaiz iristen zen eta eskola orduak bukatuta ere, ez zuen erreparorik izaten behar zituen orduak sartzeko. Ohikoa izaten zen hori. Egin behar genituen labore lanak adibidez, etxetik prestatuak ekartzen zituen, oihalak moztuta eta behar zen guztia prest.  

Bestalde, profesional modura estimatzen zuen familiak arreta azaltzea. Ikasleen ikasketekin asko inplikatzen zenez arduraz jarraitzen zuen bakoitzaren egoera, zegokion orientabideak etab. emanez. Askotan animatzen zituen ikasketekin jarraitzera; laguntza ematea berea zuen. Ikasle ohi batek esana da nola eskola utzi eta lanean hasi behar zuelarik, maistrak berak lortu zion bigarren eskuko bizikleta lanera joateko. Familia gehienekin urte askotako harreman jarraitua izatea tokatzen zitzaion. Arrunta izaten zen bi senide, hiru edo, gure kasuan bezala, lau ahizpa bere eskuetatik pasatzea eta horrek, arreta profesionaletik haratago, lokera afektiboak sortzea ekartzen zuen.  

Heriotza

Maria Angeles Esnaola 2017ko abenduaren 14ean hil zen Donostian, 93 urte zituela.

Aitortza

  • Maria Angeles Esnaola Ikasle ohiak 1995ko Abenduan 3an bazkari baten bueltan berarekin biltzea lortu zuen 71 ikasle ohi. Kontu xaharrak astintzeko eta irakasle izandakoari maitasuna adierazteko aukera ezin hobea. Omenaldi modura, lore sorta eta plakarekin batera, ondoko bertso hauek eskaini zizkioten.

Larogei eta hamabostekoabenduaren hiruanelkartu gara beste behin erehainbeste urteren buruan.orain berrogei urte bezelalagun zaharren moduan...zerua ez dugu ikusi bainagaur al gaude zeruan?

Beheko plazako eskola hartako MARIA ANGELES maistraguretzat zinen lagun jatorrata irakasle aparta.nahiz urte zailak, zure eskolakeuskeraz zirta ta zarta,oraindik ez da itzali guganpiztu zenuen txinparta.Gaurko bilerak izan nahi lukezure omenezko jaiaizan dadila egun ederraizan dadila alaia.Baina harreman honek gero-ereizan dezala jarraiahorixe baita gure gogoata horixe gure nahia.

2021 Oiartzun Urtekarian Izaskun Madariagak, omenaldi gisa,Maria Angeles Esnaola maistra ohiari buruzko artikulua idatzi zuen,.

Erreferentziak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Maria Angeles Esnaola is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Maria Angeles Esnaola
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes