Manuel de la Sota Aburto
Quick Facts
Biography
Manuel de la Sota Aburto, ezizenez Txanka (Areeta, Getxo, Bizkaia, 1897ko uztailaren 27a - Bilbo, 1979ko abenduaren 29a) euskal kulturaren bultzatzailea, idazlea eta politikari abertzale bat izan zen.
Ramon de la Sota enpresaburu eta politikari jeltzalearen semea izan zen, bai eta Ramon de la Sota Aburto politikari abertzalearen anaia ere.
Eli Gallastegi edota Andres Espinosaren lagun mina izan zen.
Bizitza
Zuzenbide ikasketak egin zituen Salamancan eta Cambridgen. Idazlan gehientsuenak gaztelaniaz idatzi bazituen ere, euskarara itzularazi eta argitaratu zituen. Pyrenaica, Euzkadi eta Euzkerea aldizkarietan argitaratu zituen lan gehienak. Gerra aurrean, antzerkiaren bultzatzaile handia izan zen. Gerra garaian Miarritza joan zen bizitzera. Sotarenak dira: La vieja que pasó llorando (1932), Negarrez igaro zen atsua, Lauaxetak euskaratua, Iru gudari (1933), Libe (1934, Sabino Aranak hasi eta Sotak bukatu zuen antzerkilana), Los caudillos (Patrick Pearseren The Singer antzerkilana euskal girora egokitu eta J. Altunak euskaratua), Gosemin eta azken ordua (1934), Urretxindorra (1935), Itxaro-Itxarra (1930), Oztin (1932). Bestalde, Diccionario de Retana de Autoridades de la Lengua Vasca delakoan ere lan handia egin zuen. Euskaltzain urgazle izan zen, eta Bilboko Athletic futbol taldeko lehendakari.
Idazlanak
- Itxaro-Itxarra (1930)
- Oztin (1932)
- Negarrez igaro zan atsua. Udabarriko aselia W.B. Yeats olerkari erindarraren "Kathleen-ni-Howlihan"tzazkua". Altuna (1933, Verdes Atxirika)
- Iru gudari (1933)
- Libe (1934, Sabin Aranak hasi eta Sotak bukatu zuen antzerki-lana)
- Los caudillos (P. Pearseren The Singer antzerki-lana euskal girora egokitu eta J. Altunak euskaratua),
- Gosemin eta azken ordua (1934)
- Urretxindorra. Gastetxubentzako antzeztija, atal bakarduna - Iturralde eta Suit (1934, Verdes Atxirika)
- Buruzagyak. Atal bateko antzerkya (1935, Verdes Atxirika)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
Eusko Alderdi Jeltzalea | |
---|---|
Eusko Alderdi Jeltzalea | |
Sorrera eta sortzailea | 1895ko uztailaren 31a, Sabin Arana Goiri |
Egoitza nagusia eta bilguneak | Sabin Etxea • Euzkeldun Batzokija • Batzokiak • Navarro Tafallatarren jauregia |
Jaiegunak | Alderdi Eguna • San Inazio Eguna: uztailaren 31a • Aberri Eguna |
Barne erakundeak | Euskadi Buru Batzarra • Araba Buru Batzarra • Bizkai Buru Batzarra • Gipuzko Buru Batzarra • Ipar Buru Batzarra • Napar Buru Batzarra Sabino Arana Fundazioa • Euzko Gaztedi • Emakume Abertzale Batza • Euzko Mendigoxale Batza |
Presidenteak | 1895-1903: Sabino Arana Goiri • 1903-1906: Aingeru Zabala Ozamiz "Kondaño"
|
Pertsona nabarmenak | Sabin Arana • Luis Arana • Jose Arrandiaga "Joala" • Aingeru Zabala Ozamiz "Kondaño" • Ramon de la Sota • Engrazio Arantzadi "Kizkitza" • Zeferino Jemein • Koldo Eleizalde Eli Gallastegi "Gudari" • Manuel de la Sota "Txanka" • Manuel Egileor "Ikasle" • Elbira Zipitria • Karmele Errazti • Polixene Trabudua • Manuel Irujo • Jose Antonio Agirre • Telesforo Monzón • Juan Ajuriagerra Joseba Rezola • Jesus Galindez • Joseba Elosegi • Jesus Insausti "Uzturre" • Jesus Maria Leizaola • Sabin Zubiri Carlos Garaikoetxea • Xabier Arzalluz • Ramon Labaien • Jose Antonio Ardanza • Iñaki Anasagasti • Juan Mari Atutxa • Jose Angel Cuerda • Iñaki Azkuna • Mari Karmen Garmendia • Juan Jose Ibarretxe • Idoia Zenarrutzabeitia • Joseba Egibar • Miren Azkarate • Josu Jon Imaz • Iñigo Urkullu • Josu Erkoreka • Bakartxo Tejeria • Andoni Ortuzar |