Manex Agirre
Quick Facts
Biography
Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio, Araba, 1982-) bertsolaria da. Euskara teknikari bezala lan egiteaz gain, Aramaio eta Legutioko bertso eskolako irakaslea da. Bi aldiz jantzi du Arabako txapela.
Biografia
2000an Arabako Eskolarteko txapelduna izan zen eta ordutik aurrera Arabako hainbat txapelketatan hartu du parte. Arabako Bertsolari Elkarteko zuzendaritzako kidea ere izan zen 2013 arte. 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusian ere hartu zuen parte, Oionen jokatu zen kanporaketan. Epaile lanetan ere aritu izan da Arabako Eskolarteko Txapelketan. Azkenik, Gasteizko Hala Bedi irrati libreko Bertxoko irratsaioan ere aritu zen.
Bertsolaritzaz aparteko beste jarduera ugari ere egin ditu. Esate baterako Eneko Barberenarekin Kulturisten Kofradia sortu zuen eta hainbat antzezlan egin zituzten Euskal Herrian. 2016tik aurrera Berria egunkarian ere iritzi artikuluak idazten ditu.
Lorpenak
- Arabako Bertsolari Txapelketa:
- Txapelduna (2): 2011 eta 2015
- Bigarren (3): 2002, 2008 eta 2013.
- Arabakoa Koadrila arteko Txapelketa:
- Txapelduna (1): 2010an, Aramaioko taldearekin.
Kanpo loturak
- (Euskaraz) Manex Agirre Bertsozale Elkartean