peoplepill id: maite-gorrotxategi
MG
Spain
6 views today
6 views this week
Maite Gorrotxategi
Erraketista profesionala

Maite Gorrotxategi

The basics

Quick Facts

Intro
Erraketista profesionala
Places
Work field
Gender
Female
Place of birth
Sestao, Greater Bilbao, Biscay, Spain
Age
98 years
Maite Gorrotxategi
The details (from wikipedia)

Biography

Maite Gorrotxategi Potente (Sestao, Bizkaia, 1926ko urriaren 22a) profesional mailan eta aurrelari gisa jokatutako erraketista, Ermua izenarekin kantxaratu zena.

Biografia

Sestaoko Labe Garaietako behargina zuen aita, Lucio; ama Timotea gaixotueran, bi urte zituela Eibarrera ekarri zuten Maite, alabatzat hartuko zuten osaba-izeko batzuen etxera. Ez zuen galduko harremana jatorrizko familiarekin ez Sestaorekin, udaldiak bertan igaroz. 1936ko gerraren ondorioz, etxea apurtu eta familia Ermura joan zen bizitzera. Estatuko hainbat frontoitan erraketan aritu zen. 1949an, Habanan jaiotako Ademar Herreríarekin ezkondu zen Sestaon eta Ermuko Kaltxangon jaio ziren bikotearen bi alabak.

Erraketistak

Pilotari ibilbidea

Eibarren, Untzaga plazan, Astelena frontoi ondoan bizi zen; neskato zela gustuko zuen bertara joan eta partiduak ikustea eta handik kanpo “Al corro de las patatas” zein “Txingor gain” jolasetan aritzea lagunekin. Gerora, Ermuan bizi izaten zegoela, pilotan jokatzea erabaki zuen eta goizean goiz, lanera orduko, Eibarko Astelenara joaten zen, ordu betez entrenatu eta trenez eginez itzulerako bidaia, tailarrera sasoiz ailegatzeko. Entrenamendu lehen egunean, Ermutik zetorrela jakin zutenean, frontoirik frontoi eramango zuen izena jarri zioten: Ermua.

Migel Gallastegi eskulariak erraketa egoki zelan hartu erakutsi zion eta bere lehendabiziko erraketa, bigarren eskukoa, beste erraketista bati erosi zion 8 pezetatan. Urtebete zeramala entrenatzen, Kataluniatik enpresaburu bat etorri jokalari bila eta bost neska aukeratu zituen, tartean bera. 1941ko irailaren 8an iritsi zen Sabadellera, izen bereko frontoian jokatzeko asmoz.

Lehen gauza sendagilearengana, osasunez zelan zegoen jakiteko. 15 urte bete aurretxoan eta oraindik hilekorik ez zuela jakitean, injekzio bat jarri zioten, prozesua azkartzeko. Esan ziotenez, pilotari fitxa egiteko emakume behar zuen izan. Arropa ere ailegatzeaz batera josi zioten, neurrira: papar-hegaldun soinekoa eta gerriko urdin eta gorriak. Zapatilla eta galtzerdiak, zuriak beti, enpresaren kontura ziren ere, ez ostera barruko arropak: beltzak erosten zituzten, gonaren mugimenduarekin gutxiago somatzen zirela-eta.

2023an Durangon jasotako omenaldian
2023an Durangon jasotako omenaldia

Etxekoek ez zioten arazorik jarri Bartzelona aldera joateko asmoa aipatu zienean: entrenatzen ikusten zuten eta hara joatea bere onerako izango zela irizten zioten. Nieves Bereziartua eta Milagros Blasco eibartarrak pisukide izan zituen eta kantxan aurkari, baina batez ere lagun. Hasieran hotel baten hartu bazuten ostatu, gero etxe batera joan ziren eta bertako etxekoandrea kargutzen zen neskon jatordu eta garbitasunez, hileko 50 pezetaren truk.

Bartzelonako Sol y Sombra eta Logroñoko Jai Alai pilotalekuetan jokatu zuen Sabadellgo  esperientziaren ostean, guztira lau urte emanez erraketari lotuta. Mexikora joateko proposamena izan zuen, baina ez zuen aurrera egin.

Jokoa

Pilotaren sakean nabarmendu zen Maite, bere esanetan “oinaztargia bezalakoa” zuelako. Oso adi egon behar ziren erraketistak beraien jokoan ez jaisteko, ze zeozer moteltzen bazitzaien-edo, goizetan entrenatzera joan behar ziren. Jokoan ondo zeundenean, partiduak irabazteaz gain, kinielak irabazten zituzten eta neskoi hori interesatzen zitzaien, soldataren gehigarria zelako beraientzat. Apustulariek sarritan, esker onez, bonboiak bidaltzen zizkieten, anonimoki. Akatsen bat egin ezkero, ostera, “Herrira!”, “Herrira!” zen harmailetako deiadar ohikoena.

2003an Ermuan jasotako oroigarria

Omenaldiak

  • 2003ko abenduaren 26an Ermuan ospatutako IV. Pilota Egunean omendua izan zen herriko beste erraketistekin batera. Oroigarri bat eman zitzaion eta bertan irakurri daiteke: “MAITE GORROTXATEGI, jaso ezazu Ermuar danon esker ona, raketista munduan egin duzun ibilbide luze eta emankorragaitik”.
  • 2023ko urtarrilaren 29an Durangoko Udalak omendu egin zuen Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan erraketista ibilbidea aitortuz.Durangoko frontoia lepo beteta, publikoaren txalo zaparrada jaso zuen. Erraketista saioan egindako lana aitortu zioten. Eskua harro altxatuta agurtu zituen ikus-entzuleak, kantxak sekula utzi ez balitu legez. Zoragarria izan zela adierazi zuen Maitek eta ondorengoa gehitu zuen:

Emakumeak ezin ginen protagonistak izan, kontrakoa baino. Alde horretatik, erraketistak aitzindariak izan ginen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Maite Gorrotxategi is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Maite Gorrotxategi
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes