peoplepill id: maialen-beloki
MB
Spain
3 views today
4 views this week
Maialen Beloki
Vice director of te San Sebastioan international Festival

Maialen Beloki

The basics

Quick Facts

Intro
Vice director of te San Sebastioan international Festival
Places
is
Gender
Female
Birth
Place of birth
San Sebastián, Donostialdea, Gipuzkoa, Spain
Age
42 years
The details (from wikipedia)

Biography

Maialen Beloki Berasategi (Donostia, 1983) Donostiako Zinemaldiaren zuzendariordea da 2016tik. Elias Kerexeta Zine Eskola martxan jartzen parte hartu zuen, eta eskolako Zuzendaritza Akademikoko kide da. Komunikazioko irakaslea izan da HUHEZI Fakultatean, Mondragon Unibertsitatean.

Zinema-ikertzailea

Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean 2002 eta 2005 urteen artean, Iruñean. 2010ean Zinema teoria, analisia eta dokumentazioan doktore-titulua lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Antxon Ezeizaren lan zinematografikoa eta ibilbide profesionala aztertuta. Ezeizari egokitu zaion testuinguru historiko, politiko, industrial eta kulturalean kokatzen ditu haren ekarpena. Eta, osagarri gisa, autorearen teoriak berezinema-produkzioan noraino eta nola gauzatzen diren aztertu zuen. Ildo horretan, 60ko hamarkadatik 90ekora bitarteko espainiar zinemako hiru mugarri garrantzitsu ikertu zituen: errealismo kritikoa edo dialektikoa, Espainiako Zinema Berria eta Euskal Zinema Nazionala. Horretan kokatuta, Ezeizaren bizi-esperientzia ere aztertu zuen, batez ere, politikarekin zuen harreman eta konpromiso estua;zinemagintzaren eta politikagintzaren artean ibili zen, eta, antza, Antonio izatetik Antxon izatera pasa zen.

Idazlanak

2010ean Euskadiko Filmategiak argitaratu zuenAntxon Eceiza, cine, existencialismo y dialéctica liburuaren egileetako bat izan zenJesús Angulo, José Luis Rebordinos,eta Antonio Santamarina-rekin.2015ekoEuskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldiliburuan ere parte hartu zuen. Eusko Jaurlaritzako Kulturaren Euskal Kontseiluko kidea da.

Donsatiako Zinemaldiko zuzendariordea

Urte Osoko Zinemaldiaren kontzeptuaren koordinatzailea Donostiako zinemaldiaren barruan. Hori da, hain zuzen, erakundearen apustu estrategikoetako bat, eta Zinemaldiaren apustu estrategiko horretan funtsezko jarduera-ildo hauek landu nahi dituzte:

  • talentu berriak bilatzea eta garatzea eta horiei lagun egitea (Ikusmira Berriak, Nest),
  • prestakuntza eta zinemari buruzko ezagutzak transmititzea (Elias Kerexeta Zine Eskola eta Zinemaldia+)
  • eta ikerketa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua eta Zine argitalpena).

Erreferentziak

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Maialen Beloki is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Maialen Beloki
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes