Luis Garrido
Quick Facts
Biography
Luis Garrido Pérez (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1951) margolaria da. Iruñean jaioa, Tirapun bizi da, Iruñetik 24 kilometro hegoaldera, Nafarroa Garaian bertan.
Ibilbide profesionala
1965 eta 1969. urteen artean, pintura eta marrazketa klaseak jaso zituen Jose Maria Askuntzeren, Isabel Bakedanoren eta Salvador Beuntzaren eskutik, Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan.
Lehen jarduera-urteetan, Iruñeko Eskola deritzon margolari taldeko kide izan zen. Talde horretan, Xabier Morrás, Pedro Osés, Joakin Resano, Mariano Royo, Pedro Salaberri eta Juan Jose Akerreta izan zituen lagun. Guztiak belaunaldi bereko artistak ziren, eta 1970eko hamarkadan Iruñeak 1972ko Topaketak jaso baino lehen ezagutzen zituzten Europako beste leku batzuetatik zetozen arte-joera nagusiak, batez ere, Xabier Morrásek kudeatzen zuen Nafarroako Kutxako arte-aretoaren jardueraren ondorioz. Arte-joera horiek hiriari eta naturari lotutako pinturarekin erlazionatzen jakin zuten, eta Luisek besteak baino lehenago arte sozialago bat alde batera utzi zuen, naturari lotutako pinturari ekiteko.
Obra
Bere lana Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen, Nafarroako Museoaren eta Nafarroako Aurrezki Kutxaren bildumen eta Lizarrako Gustavo de Maeztu Museoaren parte da, besteak beste.
Erakusketak
1973. urtean banakako lehen erakusketa egin zuenetik, hainbat erakusketatan parte hartu du, batez ere Nafarroako Foru Erkidegoan, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Madrilgo Erkidegoan. Hona hemen egindako erakusketetako batzuk:
- 1973: Nafarroako Aurrezki Kutxako aretoa, Iruñea.
- 1999: Juan Bravo aretoa, Madril.
- 2014: Izarbeibarren margotzen bilduma. Zitadelako bolborategia, Iruñea.
- 2016: Izarbeibarren margotzen bilduma. Ederti galeria, Bilbo.
- 2018: Begirada gurutzatuak bilduma. Gustavo de Maeztu Museoa, Lizarra.
Sariak eta aintzatespenak
Hauek dira margolari honek jasotako sarietako batzuk:
- 1968: Marrazketako Paulino Caballero saria.
- 2010:
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) pAMPLONA, dn es. (2014-11-28). «Luis Garrido presenta sus paisajes de Valdizarbe en la Ciudadela» diariodenavarra.es .
- ↑ Tirapu, Blog De. (2016-02-12). «Tirapu: EXPOSICIÓN DE LUIS GARRIDO» Tirapu .
- ↑ (Gaztelaniaz) .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Un diálogo pictórico entre los paisajes de Luis Garrido y Gustavo de Maeztu» Revista Calle Mayor 2018-02-23 .
- ↑ (Gaztelaniaz) Un diálogo pictórico entre los paisajes de Luis Garrido y Gustavo de Maeztu -. 2018-02-19 .
- ↑ (Gaztelaniaz) Imparcial, El. «Homenaje a la trayectoria artística del pintor navarro Luis Garrido» El Imparcial .
Kanpo-estekak
- http://www.museogustavodemaeztu.com/luis-garrido/
- «Garrido, Luis», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- http://www.navarra.es/home_es/Actualidad/Sala+de+prensa/Noticias/2010/04/06/Conversaciones+artistas+navarros+Luis+Garrido.htm
- https://www.diariodenavarra.es/20090220/culturaysociedad/un-libro-resume-trayectoria-pintor-navarro-luis-garrido.html