peoplepill id: lotario-iii-a
LI
6 views today
6 views this week
The basics

Quick Facts

Gender
Male
Birth
Death
Age
62 years
The details (from wikipedia)

Biography

Lotario Supplinburgekoa edo Lotario Saxoniakoa (?, 1075 - Breitenwang am Lech, Tirol, 1137), Germaniako enperadorea 1125-1137 bitartean eta, Lotario III.a izenez, Inperio Santuko enperadorea 1133-1137 bitartean. 1106. urtean, Saxoniako dukerria jaso zuen Henrike V.aren eskutik. Henrike V.a enperadorea hil zenean, hark utzitako lekuaz jabetu zen Elizaren laguntzaz. Berez, Frederiko II.a Suabiakoa aukeratu zuen ondorengotzat Henrike V.ak, baina noblezia haren kontra zegoen, eta Magunziako artzapezpikuak Lotario koroatu zuen. Orduan, gerra piztu zen Lotarioren eta Hohenstaufen etxeko Frederiko eta Konrad anaien artean. Haren suhia zen Henrike Harroa guelfoaren laguntzaz garaitu zuen Konrad (1135). Lehenago, 1133an Inozentzio II.ak Inperio Santuko enperadore izendatu zuen Erroman. Bi aldiz joan zen Italiara (1133 eta 1135) Inozentzio II.a aita santua Elizaren aginpidean jartzeko eta Anakleto II.a antipapa babesten zuen Roger Siziliako erregea bere lekutik kentzeko.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Lotario III.a is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Lotario III.a
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes