Leire Ortueta
Quick Facts
Biography
Leire Ortueta Aldama (Leioa, Bizkaia, 1971) ballet-dantzaria da.
Bizitza
Bederatzi urte zituela hasi zen dantzan, eta hamaseirekin erabaki zuen dantzari profesionala izatea. Oinarrizko prestakuntza Areetako Ion Beitiaren Eskolan egin ondoren, Londresko Royal Ballet Schoolera joan zen, eta 1990ean hasi zen eskola horretako hainbat funtziotan parte hartzen: Napoli eta The Rake's Progressen esaterako. London Royal Ballet Company famatuan sartu zen ondoren, eta lehen dantzari eta bakarlari izatea lortu du.
Hainbat ikuskaritan parte hartu du: Loti Ederra, Beltxargen Aintzira, Romeo eta Julieta, Herman Schmerman, Bayadère, La Valse, Intxaur-kraskagailua, Present Histories. Rol propioak egin ditu If this is still a Problem eta Fearful Symmetries obretan. Albatros papera egin zuen The Rhyme of the Ancient Mariner (William Truckett) telebistarako obra laburrean, Arts Council/BBC-ren Dance for the Camera sailaren barruan.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.