peoplepill id: klaudio-otaegi
KO
Spain
2 views today
4 views this week
Klaudio Otaegi
Basque writer

Klaudio Otaegi

The basics

Quick Facts

Intro
Basque writer
Places
Work field
Gender
Male
Place of birth
Zegama, Spain
Place of death
Hondarribia, Spain
Age
53 years
The details (from wikipedia)

Biography

Klaudio Otaegi (Zegama, Gipuzkoa, 1836ko urriaren 30a - Hondarribia, Gipuzkoa, 1890ko urtarrilaren 10a) euskal idazlea. Maisu ikasketak egin zituen Gasteizen, eta Hondarribian aritu zen eskola maisu 1858. urtetik aurrera.

Bonaparte printzearekin harremana

Luis Luziano Bonaparte printzearen laguntzaile izan zen, eta Euskal Herriko bidaietan lagundu zion, 1866an batez ere. Haren aginduz itzuli zituen Gipuzkoako azpieuskalki ugaritara Kristau Dotriñea eta Bibliako zati asko: San Joanen ebanjelioa, San Markosena, Ruten eta Jonasen liburuak, etab. Olerki ugari idatzi zuen Euskal-Erria aldizkarian batez ere, eta gazteleratik, frantsesetik eta ingelesetik itzuli zuen euskarara beste asko: “De su pluma salieron innumerables poesías, entre originales y traducciones, poco inspiradas por lo común, que van de fray Luis de León a Arolas” (Mitxelena 1960, 130. or.).

Klaudio Otaegi zuberotar batekin ezkondu zen, Lucie-Honorine Richard-ekin. Honen ahizpa Marie Clémence Richard, Klaudioren koinata alegia, Bonaparte printzearen bikote izan zen 1857tik Bonaparte hil zen arte, 1891ean.

Olerkigintza

Otaegiren olerki ezagunenetako bat Beotibarko gudua da, 14. mendeko gertakari historikoaren gainean (Beotibarko gudua) oinarritua. 20. mendean abesti bihurtu zuten Lourdes Iriondok, Aire Ahizpek eta baita Benito Lertxundik izenburuak pixka bat eraldatuta (Beotibar). Otaegik, zentzu epiko bat emanez Beotibarkoari ezkutatu egin zuen gudu hartan gipuzkoarrek menderatu zituztenak nafarrak izan zirela, eta eufemismoz idatzi zuen "Beotibarko harkaitzetan / etsaiak gure oinetan". Benito Lertxundik are gehiago eraldatu zuen bertsoa, honela kantatuzː "Beotibarko harkaitzetan / frantsesak gure oinetan".

1990ean Otaegiren Olerki guztien bilduma argitaratu zuen Patri Urkizuk Xabier Azurmendirekin lankidetzanː

  • Klaudio Otaegi olerkaria (1836-1890) (1991, Etor)

Kanpo loturak


Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Klaudio Otaegi is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Klaudio Otaegi
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes