Khadijetou Boichiri Mohamed Salem
Quick Facts
Biography
Khadijetou Boichiri Mohamed Salem, Jady ezizenarekin ere ezaguna (Sahara, 1974ko urriaren 10a), mediku eta politikari sahararra da, Aralarreko legebiltzarkide izandakoa denbora-tarte oso labur batean zehar, 2012. urtean. Independente modura aurkeztu zen, 2009ko Hauteskundeetan Arabako barrutian, zerrendaren bigarren postuan. 2012ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan ere zerrendakide izan zen, 24. postuan Arabako barrutitik.
Ibilbidea
Medikua, Sacyl-en egiten du lan; hau da, Gaztela eta Leoneko osasun-arretaren zerbitzu publikoan. 2009ko Eusko Legebiltzarreako Hauteskundeetan Arabako bigarren postuan aurkeztu bazen ere, Aralarreko Zuzendaritzak Aralarreko legebiltzarkide ziren Aintzane Ezenarro, Mikel Basabe eta Oxel Erostarbe kanporatu zituen arte, "alderdiaren zuzendaritzaren aurka Bake eta Bizikidetza Ponentziaren alde bozkatzeagatik", ez zen legebiltzarkide bihurtu.
Hala ere, garaiko geometria parlamentarioaren testuinguruan, Patxi Lópezek hauteskundeak deitu zituen urte bereko abuztuaren 12an, Jadyk postua lortu eta 11 egun geroago. Hortaz, Boichiri Aralarreko legebiltzarkide izan zen 27 egunetan zehar, hilabete bereko 28rarte.
Erreferentziak
- ↑ «Euskal Herria Bildu - Araba» zaharra.ehbildu.eus .
- ↑ https://web.archive.org/web/20200724120156/https://www.legebiltzarra.eus/fichas/c_729.html
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ernesto Merino, Khadijetou Boichiri y Maribel Castelló se acreditan como nuevos parlamentarios de Aralar» El Diario Vasco 2012-08-07 .
- ↑ «Elecciones en Euskadi. Elecciones Parlamento Vasco 2009» www.euskadi.eus .
- ↑ «https://twitter.com/alatriste_66/status/255679284922941440/photo/1» Twitter .
- ↑ https://es.linkedin.com/public-profile/in/jady-boichiri-a8846a21
- ↑ (Gaztelaniaz) Uriarte, Natalia González de. (2016-02-14). «¿Por qué el Parlamento paga 20.000 euros a dos electas que no han trabajado ni un día?» elDiario .
- ↑ (Gaztelaniaz) Rivas, Javier; Gorospe, Pedro. (2012-08-21). «Patxi López convoca elecciones para que los vascos elijan un “modelo” anticrisis» El País ISSN 1134-6582. .