Kattalin Agirre
Quick Facts
Biography
Kattalin Agirre (Sara, Lapurdi, 1897ko abuztuaren 28a - Ziburu, Lapurdi, 1992ko uztailaren 22a)mugalaria eta Frantziako Erresistentziako kide izan zen, Bigarren Mundu Gerran.
Bizitza
Kattalinen berezko abizena Lamothe zen, baina Pierre Agirrerekin ezkondu ostean Kattalin Agirre izen-deiturez egin zen ezagun.
Bigarren Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerran, Ameriketako Estatu Batuetako zerbitzu sekretuek antolatutako Margot eta Nana erresistentzia sareetan parte hartu zuen bere bizitza arriskuan jarriz.
1941an Belgikako nazien aurkako erresistentziak Comète sarea sortu zuen. Euskal Herrian laguntzaile ugari atzeman zituen, haien artean Kattalin. Sare honen egitekoa naziek okupatutako Europan lurrera botatako hegazkinlari aliatuei Erresuma Batura ihes egiteko laguntza ematea zen. Hegazkinlariak erortzen ziren tokian jaso, ezkutatu, zaindu, osatu, Alemaniak okupatutako Frantziar Estatua goitik behera ezkutuan zeharkatu, Euskal Herrira iritsi, Bidasoa ibaia gauez igaro eta Gibraltar barrena pilotuak Britainia Handira heltzea ahalbidetzea.Sareak, beraz, Pirinioak zeharkatu behar zituen, muga babesten zuten soldadu alemaniar zein espainiarrak saihestuz. Ingurune hartan, Kattalin Comète sarearen zutabe bilakatu zen.Kattalinek eta bere alaba Josephinek, Fifinek, Ziburuko etxean hartzen zituzten Bidasoa zeharkatu bezperan aterpea behar zuten hegazkinlari aliatuak.Florentino Goikoetxea izan zuten ama-alabek ezinbesteko bidaide abentura arriskutsu horretan.
Sariak eta ohoreak
Dominak
- Bigarren Mundu Gerraren ondoren nazien kontrako erresistentzia taldeetan izan zuen parte hartze aktibo eta ezinbestekoa eskertuz, domina ugari jaso zituen gobernu aliatuen eskutik. Besteak beste, 1985eko uztailaren 14an Frantziako Ohorezko Legioko domina jaso zuen.
Kattalin Aguirre kalea
- Kattalin Aguirre izeneko kalea edo karrika dago Ziburun, ekintzailearen omenez.
Askatasunaren bidea
- Askatasunaren Bidea izeneko ibilbidea antolatzen du 1999 urtea geroztik Comète sareak erresistentzian jardun zuen ekintzaileen omenez.
Erreferentziak
- ↑ https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2015-03-07-06-00/pages/14.pdf
- ↑ http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/literatura/14/14121131.pdf
- ↑ http://ahaztuak1936-1977.blogspot.com/2009/09/los-amigos-de-la-red-comete-homenajean.html
- ↑ https://www.elmundo.es/yodona/2015/05/18/55538c04e2704ee4758b4585.html
- ↑ http://www.euskonews.eus/0358zbk/gaia35801es.html
- ↑ https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2015-03-07-06-00/hemeroteca_articles/historia-ofizialaren-bidezidorretan-ahaztutako-protagonistak
- ↑ https://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/6392236/kattalin-agirre-resistencia-francesa-red-comete-margot-nana/
- ↑ https://bpsgm.fr/aguirre-kattalin/
- ↑ https://www.foroporlamemoria.info/agenda_fm/2004/comete_sept2004.htm
- ↑ http://www.euskalkultura.com/espanol/noticias/antiguos-mugalaris-y-pilotos-aliados-participaran-en-septiembre-en-la-vi-travesia-de-la-red-comete
- ↑ http://www.euskonews.eus/0358zbk/gaia35801.html
- ↑ https://www.diariovasco.com/20070907/comarca/ciboure-errenteria-como-mugalaris-20070907.html
- ↑ http://info.kazeta.eus/euskalherria/comete-sareak-euskal-mugalariak-omendu-ditu-ziburun-eta-urrunan
- ↑ https://www.angulaberria.info/es/noticia/2014-11-09/travesia-de-la-red-comete-en-el-pais-vasco-el-12-13-y-14-de-septiembre
- ↑ https://www.gipuzkoan.eus/gureagenda/es/_q0_ps1_tfichaevento_oindex_d2015-09-12_h2015-09-13_c7_id113386_bd0/xvi._travesia_conmemorativa_de_la_red_com%C3%A8te_en_el_pais_vasco.html
- ↑ https://herribizia.errenteria.eus/es/2017/08/30/xviii-travesia-conmemorativa-de-la-red-comete-en-el-pais-vasco/