peoplepill id: kastora-irigoien-zabala
KIZ
Spain
6 views today
7 views this week
Kastora Irigoien Zabala
Spanish musician

Kastora Irigoien Zabala

The basics

Quick Facts

Intro
Spanish musician
Places
Work field
Gender
Female
Place of birth
Lezama, Greater Bilbao, Biscay, Spain
Place of death
Galdakao, Greater Bilbao, Biscay, Spain
Age
86 years
Instruments:
Kastora Irigoien Zabala
The details (from wikipedia)

Biography

Kastora Irigoien Zabala (Lezama, Bizkaia, 1908eko martxoaren 6a - Galdakao, 1994ko uztailaren 7a) Galdakaoko emakume musikazale panderojole bat izan zen.

Bizitza

Kastora Irigoien Zabala Lezaman jaio zen 1908ko martxoaren 06an.

Bizente Irigoien zen bere aita eta Juana Zabala ama. Sei urterekin etorri zen Galdakaora bere aitak Dinamita lantegian lan egiten zuelako; gaztetan Kastorak berak ere lan egin zuen lantegi horretan, ezkondu arte.

Familian 7 neba-arreba ziren: Meltxor aguazila zena, Hilario, Rufina, Ignacio, Kastora, Mari eta Bernarda. Ignacio Irigoien futbolari ezaguna izan zen, atezain bezala.

Kastora bere familiarekin eliza ondoan dagoen dorretxean bizi izan zen, Paco Barandiaranekin ezkondu arte: orduan Zabalea auzora joan zen bizitzera; 3 seme-alaba eduki zituen: Nerea (1935) jaio eta gutxira hil zana, Marieli (1940) eta Patxi (1948).

Musikazaletasuna

Gazte-gaztetatik kantatzea oso gustuko izan zuen eta ahotsari laguntzeko panderetea joten zuen, etxeko giroan gehien bat (gabon egunetan, jaietan); baina mendiko irteeretan, Eguzkibegi ikastola sortu berriaren ekintzetan eta joatea posiblea zuen bidaia guztietan ere.

Nagusitan Kastorak Zamakoa auzoan egiten zuen bere eguneroko bizimodua bueltatxu bat emoten, nagusitan zauri bat izan zuen arte. Horren eraginez, azalpenik inori ez emateko, etxean gelditzen hasi zen, makuluekin ibili behar zuelako, bere bizimodua erabat aldatuz.

Kastora Irigoien Pandero Barria abestia kantatzen.

Bere kemena eta energia handia zen, batez ere euskara eta herriko ekimenen alde, bere ezagunek oraindik gogoratzen dute, Korrika Galdakaotik pasatzen zenean, bera ezinduta egon arren, bide bazterrean itxaroten zuen lasterketa popularra, eta 10 edo 20 metro baino ez baziren ere, korritzen saiatzen zen Galdakaoko pertsona nagusiek bere ahotsa gogoratzen dute sakona eta indartsua zelako; eta sarri askotan panderetaren laguntzarekin animatzen zuelako. Txikitatik izan zuen kemena eta musikazaletasuna, bizitza osoan adierazi zuen bere instrumentua, pandereta, eta ahotsa non-nahi partekatuz, euskaraz batez ere, baina gaztelaniaz ere bertsoak eta koplak abestuz: beste pertsona batzuenak edo berak sortuak ere bai.

1981ean oparitutako pandereta.

1981ean Neguko Euskal Ikastaroek, bere urteetako euskaltzaletasuna, animoak eta alaitasuna eskertzeko oroigarri gisan pandereta bat oparitu zioten; gaur egun, bere familiak gordeta dauka eta ondoko irudian ikusi daiteke.

1994ko uztailaren 7an hil zen 86 urte zituela.

Erreferentziak

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Kastora Irigoien Zabala is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Kastora Irigoien Zabala
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes