Juan Ramón Viles
Quick Facts
Biography
Juan Ramón Viles Mitxelena (Donostia, 1966ko abuztuaren 12a) euskal musikari bat da. Duncan Dhu pop musika taldeko kide-ohia da.
1980ko hamarkadako hasieran Diego Vasallo donostiar musikariarekin batera Los Dalton musika taldea sortu zuen, bertan bateria lehenbiziko aldiz jo zuelarik, ondoren Diego Vasallo eta Mikel Erentxunekin batera Duncan Dhu musika taldea eratu zuten.
Deustuko Unibertsitatean Historia eta Geografian eta EHUn Zuzenbidean lizentziatua da, 1989an beste bi taldekideekin izandako desadostasunen ondorioz taldea laga eta urte hartan bertan Emirra musika taldeko kidea egin zen, harekin "Agua y Barro" izeneko LPa argitaratu zuelarik, bertan "Quién pudiera" abestia kaleratuz. Ekoizle gisa Bilboko Dinamita pa' los Pollos musika taldeari lotua ere egon zen.
2006an "Duncan Dhu Crónicas de un éxito 1984-89" liburua argitaratu zuen, bertan bera taldekidea izan zen urteei buruzko taldearen historia azaltzen duelarik.
2009ko maiatzean bere bakarkako lehen diskoa plazaratu zuen (Duncan Dhu eta Emirra musika taldeetan egon ondoren), jada JuanRa Viles izen artistkoaz eta "En buena compañía" izenburupean.
2011ko udal hauteskundeetan zinegotzi hautatu zuten EAJren zerrendan.
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |