Juan Ortuoste
Quick Facts
Biography
Juan Marino Ortuoste Blanco (Bilbo, 1948 - ) euskal zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea da.
Biografia
1970eko hamarkadan hainbat film labur egin ondoren, Javier Rebollorekin Lan Zinema, S.L. ekoiztetxea sortu zuen. 1981ean bere lehendabiziko film luzea estreinatu zuen. Handik aurrera, batez ere ekoizle moduan aritu da.
Javier Rebollorekin batean Unibertsitateko Zine Kluba antolatu zuen (1969). Zenbait film labur plazaratu ditu, J. Rebollo zuzendarikide zuela gehienetan, besteren artean: Necrosis (1970), Andrés Nagel (1974), Gure etxea (1976), Salitre (1978), Topaketak (1980), El ojo de la tormenta (1983), Camino de hierro y agua (1984). Bilbori buruzko zenbait dokumental ondu ditu. Azken urteotan ere, ekoizle, zuzendari eta hainbat batzorde eta elkartetako kide bezala, beti egon da zinemagintzari lotua. Ekoizle-eragile lanetan hiru film luzeren ardura izan du: Javier Rebolloren Golfo de Vizcaya (1985), eta Ernesto del Ríoren No me compliques la vida (1990) eta Hotel y domicilio (1995). Zuzendari bezala, berriz, hiru film luzek osatzen dute bere filmografia: Javier Rebollorekin batera 1981ean zuzendu zuen Siete Calles, 1989ko El mar es azul eta 1997ko Entre todas las mujeres.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskadiko Filmategia. Juan Ortuoste. .
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |