Juan María Marcaide Osoro
Quick Facts
Biography
Jon Markaide Osoro (Elgeta, Gipuzkoa, 1950eko abuztuaren 21a) astrofisikaria da, Valentziako Unibertsitateko Astronomia eta Astrofisikako katedraduna, hainbat zientzia elkartetako kidea. Ikerketako Euskadi Saria eman zioten 2004. urtean.
Bizitza
Elgetan (Gipuzkoa) jaioa, Arrasaten hazi zen. Zaragozako Unibertsitatean Zientzia Fisikoetako lizentzia eskuratu zuen, ikasketak Zaragozako Unibertsitatean, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta Edinburgoko Unibertsitatean eginda. Doktoregoa, berriz, Ameriketako Estatu Batuetako Massachusetts Institute of Technology unibertsitatean eskuratu zuen, 1982an, Irwin I. Shapiro irakasleak zuzendutako doktorego-tesi batekin.
Doktoretza eginda, Alemaniara jo zuen, Bonn hirira lehenik, Erradioastronomiako Max Plack Institutura (1982tik 1985era); eta Munichera gero, Siemens enpresara (1985-1986). Ondoren, CSICeko zientzia ikertzailetzat jardun zuen Andaluziako Astrofisika Institutuan (1986-1991). 1991tik Astronomiako eta Astrofisikako katedraduna da Valentziako Unibertsitatean.
Hainbat zientzia elkartetako partaide da Markaide: American Physical Society (1980–1996), International Astronomical Union (1986tik gaur arte), European Astronomical Society (bazkide sortzailea, 1991n), Espainiako Astronomia Elkartea (sortzaileetariko bat, 1991n), Zientzia Zehatz, Fisiko eta Naturaletako Espainiako Errege Akademia (1992tik) eta Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademia (2007tik).
Erreferentziak
- ↑ Zuriñe VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE: «Jon Markaide», Euskonews Gaztea, 45. zenbakia.
- ↑ Lore AGIRREZABAL: «Jon Marcaide, Astronomia eta Astrofisikako katedraduna: "Ni halabeharrez naiz astronomo, literalki halabeharrez"» (jatorrizko izenburua, gaztelaniaz: «Jon Marcaide, catedrático de Astronomía y Astrofísica: "Yo soy astrónomo por azar, literalmente por azar"», Belaxe Itzulpen Zerbitzuak euskaratua), Euskonews & Media, 437. zenbakia, 2008-04-25.