peoplepill id: izaskun-madariaga-iragorri
IMI
Spain
2 views today
3 views this week
Izaskun Madariaga Iragorri
Spanish educator

Izaskun Madariaga Iragorri

The basics

Quick Facts

Intro
Spanish educator
Places
Work field
Gender
Female
Place of birth
Oiartzun, Oiartzualdea, Gipuzkoa, Spain
Age
77 years
Family
Siblings:
Arantxa Madariaga Iragorri
Education
University of Mondragón
University of the Basque Country
Izaskun Madariaga Iragorri
The details (from wikipedia)

Biography

Izaskun Madariaga Iragorri (Tolosa, 1947ko ekainaren 1a) irakaslea eta euskaltzalea, ezkertiar eta feminista da. Haur-eskolen munduari lotua bokazioz. Oiartzungo Iturburu udal haur-eskolaren sortzaile eta irakaslea eta jubilatu ondorengo afizio berrietan, wikilari eta hikalagun modura aritzen dena.

Biografia

Familia abertzalean jaioa da, bost senidetan bigarrena. Ama Oiartzungo Frantxiska Iragorri Iriarte izan zen. Aita berriz, Areatzako Daniel Madariaga Sagarna.

Familian jaso zuen euskaltasun sentimendua, geroago indartzen joango zena. Urtetan Herri Gaztediko partaide izan zen eta bertan jasotako formazioak eragingo zion bere bizitzan. Han mamitu zituen herritartasun sentimendua, justizia soziala, elkartasuna, herri eragiletasuna, feminismoa... Garai horretakoa da guardia zibilen atxiloketa eta ondoren jasandako kartzelaldia.

Haurtzaroa

Galdakaoko Bengoetxe auzoan eman zuen haurtzaro garaia, aitaren lantokia itxi eta familia etxegabetu zuten arte. Eskolako lehen urratsak bertan eman zituen, gaur egun hostalaritza eskola dagoen eremuan.

Eskola biziki frankista zen eta pedagogia aldetik nahiko atzerakoia. Itxura estetikoari eta memorizazioari garrantzi berezia ematen zitzaion eskola hartan, falangeko irakaspenak ahaztu gabe. Bi irakasle izan zituen: Maria Teresa Arenal, bata eta Filomena Sainz, bestea.

Oiartzun bizileku berria

Hamaika urte zituela aldatu zuen familiak bizilekua eta orduz geroztik Oiartzunen finkaturik eman du bizitza osoa. Oinarrizko ikasketak Beko Plazako eskolan bukatu zituen, Maria Angeles Esnaola irakasle zuelarik. Maistrari esker zabaldu zitzaizkion euskal kulturaren leiho berriak, presentzia handia baitzuen, bai euskarak eta baita euskal kulturak ere. Aurrekoan ez bezala, eskola honetan ikasten ikasteko teknikak erabiltzen zituen Maria Angeles maistrak.

Lanbideak

  • Hamalau urterekin, eskola bukatu eta segidan hasi zen lanean Donostiako Otaegi gozotegian, urte eta erdiz.
  • Bertan igarotako denbora idazkaritzako prestaketa jasotzeko aprobetxatu zuen eta ondoren beste bost urte t'erdiz aritu zen idazkari lanetan Resa Guipuzcoanan Donostiako Zabaleta kaleko bulegoan.
  • Hurrengo lantokia Dator izan zen. Kasu honetan ikastolen alde egiteko saiakera bat izan zen, militantzia ikuspuntua ere bazuena. Enpresak sortzea zuen helburu euren etekina ikastolen sostengurako erabiltzeko asmotan. Ez zuen asko iraun.
  • 1977an, Iturburu haur-eskola (geroago Oiartzungo udal haur eskola izango zena) sortu eta irakasle eta zuzendari modura jardun zuen lanean.
  • 1999an, Iturburu udal haur eskola, Udal Ikastola Partzuergoan integratu zelarik, bertan jarraitu zuen lanean 60 urte bete eta 2007an jubilatu zen arte.

Ikasketak

Behin familia sortuta (bi semeren ama da) hasi zen formazioari leku egiten, tartean EGA titulua ateratzen. Ikastolen Elkarteak eratutako magisteritza plan bereziko lehen promozioko ikasle izan zen, aurrez 25 urtetik gorakoentzako unibertsitateko sarbide-probak gainditu eta gero. Ondoren, lana, familia eta ikasketak uztartuz, honoko ikasketak burutu zituen:

  • 1981ean, Irakasle Diplomatua Haur Hezkuntzako espezialitatean, Eskoriatzako Irakasle Eskolan.
  • 1988an, Pedagogian Lizentziatua, Orientazio espezialitatean, Euskal Herriko Unibertsitatean.

Haur-eskolen munduari dedikatua

Haur-eskola lanbidea izateaz gain, militantzia motibo bihurtu izan zen bere bizitza laboralean. Egindako ibilbide profesionalean haur-eskolen eredu berriaren bultzatzaile eta bideratzaile izatea tokatu zitzaion eta horretarako aukera desberdinak izan zituen.

  • Gipuzkoa, Euskadi eta estatu mailakokoordinakundeko partaide iraunkorra izanda, hiru garai garrantzitsu bizitzea tokatu zitzaion.
    1. 1989/90 urte tartean: LOGSE legearen aurre eztabaidako saioetan partaide izatea.
    2. 1992eko maiatzean: Avilan burututako Profesional de la educación infantil: hacia un futuro sin barreras izeneko 7. kongresuko antolatzaile izatea.
    3. 2001eko urrian: 0-3ko haurren hezkuntza eskubideen defentsan, Donostian burututako '0-3 Haurraren Hezkuntza Eskubideen Aldeko Mahaia'ren bultzatzaile eta jardunaldien antolatzaile izatea.
  • 1990 urtean Donostiako Irakasle eskola eta Foru Aldundiaren hitzarmena tarteko, Magisteritzako Plan Bereziaren bideratzailea izan zen, haur-eskoletako hezitzaile titulu gabekoentzat.
  • Haur-hezkuntzako irakasleen formazioan urte luzez aritu izan da, bereziki Mondragon Unibertsitatean baina baita Hezkuntza Saileko Berritzeguneetan eta EHU Irakasle Eskolan ere.
  • Ugariak izan dira haur hezkuntza edota haur-eskolen gaiei lotutako ikastaro, hitzaldi eta mahai inguru, eta baita artikuluak ere, gehienak aldizkari espezializatuetan argitaratuak: Infancia Educar 0-6, Jakingarriak, Hik Hasi edota Aula de infantil.
  • 2006ean Vic-eko unibertsitatearekin kolaboratu izan zuen 0-3ko haur-eskoletan kalitatezko parametroak ezartzeko irizpideak finkatzeko.
  • Infancia Educar 0-6 aldizkariko kontseilukide iraunkorra izan da sorreratik jubilatu bitarte.
  • Gauza bera Hik Hasi Egitasmo Pedagogikoko partaidetzarekin ere.

Haur-eskola sistemak ezagutzen

Infanciako partaide modura nazioarteko hainbat haur-eskolen sistemak eta ereduen berri bazuen, propio egindako bidaien bitartez. 1994tik 2005 bitarte Poitiers, Bologna, Modena, Pistoia, Suediako Lulea eta Estokolmo, Montevideo, Portoalegre, Reggio Emilia, Finlandiako Tampere etaHelsinki, Cracovia edo Chiloé bezalako lekuak ezagutzeko aukera izan zuen.

Wikilaria

2022an sortutako Oiartzungo WikiEmakumeok lantaldean parte hartzen du. Taldea WikiEmakumeok proiektuaren baitan antolatu da eta bere xedea Wikipedian dagoen genero arrakala murriztea da.

Argitalpenak

Izaskun Madariaga, bere amarekin, Haurtzaro Ikastolak emandako eskertza oroigarriarekin

Haur eskolaren gaia ardatz, iritzi artikulu, artikulu pedagogiko nahiz politiko ugari argitaratu izan ditu.

Herri intereseko hainbat idatzien artean bi hauek aipagarri:

  • 1981. urtea: 'Euskara eta Oiartzungo eskola nazionalak'. Oiartzun Urtekaria.
  • 2021. urtea: 'Maria Angeles Esnaola Bidaurreta: Irakasle aparta eta frankismoaren garaiko maistra abertzalea, Oiartzunen'.
  • 2022. urtea: 'Iturburu: Udal Haur Eskolako historia'. Mugarri saila.


Oarsoarrak, Euskararen Saria 2014:Ohorezko Aipamena.

Jasotako aitortzak

  • 2007ko ekainaren 17an Haurtzaro Ikastolako eskertza, Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoa errealitatea izatearen alde egindako lanarengatik.
  • 2014ko ekainaren 12an Gipuzkoako Foru Aldundiak Frankismoaren auzitegiek jazarritako emakume gipuzkoarrak omenduz 'Urrezko Bereizgarriak 2014' aitortza kolektiboko partaide izan zen.
  • Oarsoarrak 2014: Euskararen Saria Ohorezko Aipamena 'Haur eskola ereduaren sortzaile eta bultzatzaile gisa egindako lanagatik.

Elkarrizketak

  • Oiartzun Urtekaria 2007 (10-20 or.)
  • Bere ibilbideari buruzko elkarrizketa. Txinpart 38. alea.
  • Oiartzungo WikiEmakumeok proiektuari buruz elkarrizketa. El Diario Vasco/Oiartzun.
  • Oiartzun Irratiko Zana Zalako irratsaioan elkarrizketa.

Erreferentziak

  1. «Herri Gaztedi JARCetik kanpora - Ahotsak.eus» ahotsak.eus .
  2. «Euskal Memoria:-Euskal Memoriako blogak» www.euskalmemoria.eus .
  3. Tribunal de Orden Público: Sentencia nº118. .
  4. (Ingelesez) «Pin en Galdakao» Pinterest .
  5. «Danok Aurrera - Escuela , iglesia de santa Marina y casa de los maestros en. Bengoetxe. ( Foto del año 1968 ) | Facebook» es-la.facebook.com .
  6. Casa Otaegui – Pastelería artesanal y repostería de toda la vida en Donostia – San Sebastián. .
  7. «Karrikako Iturburu haur eskolaren historia Mugarriko ale berrian» El Diario Vasco 2022-01-06 .
  8. «Ongi Etorri» Jolastuz, izan eta hazi. Lagunduz, izan eta hezi. .
  9. UDAL IKASTOLA PARTZUERGOA: Ezinbesteko zerbitzua Oiartzungo herrian. .
  10. Madariaga, Izaskun.(2002). «¿Querer es poder?: la historia de la Coordinadora de Escuelas Infatiles de Gipúzcoa» Infancia: educar de 0 a 6 años (75):25–27. ISSN 1130-6084. .
  11. López, Angelines.(2001). «La coordinadora estatal de escuelas infantiles» In-fan-cia : educar de 0 a 6 años : revista de la Associació de Mestres Rosa Sensat ISSN 1130-6084. .
  12. 0-3 haurraren hezkuntza eskubideen aldeko Mahaia : jardunaldiak : Donostiako Irakasle Eskola, 2001-10-06. .
  13. (Katalanez) «Revista In-fan-cia. Educar de 0 a 6 años» Rosa Sensat .
  14. «Hik Hasi» www.hikhasi.eus .
  15. «Hik Hasi» www.hikhasi.eus .
  16. «Hik Hasi» www.hikhasi.eus .
  17. «Hik Hasi» www.hikhasi.eus .
  18. Haur eskolak zaindu baino hezitu. .
  19. «Hik Hasi» www.hikhasi.eus .
  20. Erik, Gartzia(e)ko.(2022-12-09). «Wikilariak, emakumeen biografiak ahanzturatik azaleratzeko» Oarsoaldeko Hitza .
  21. Wikiproiektu:WikiEmakumeok. 2023-03-06 .
  22. (Gaztelaniaz) «Izaskun Madariaga» Dialnet .
  23. (Ingelesez) «Oiartzun urtekaria 2021 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com .
  24. (Ingelesez) «Oiartzun urtekaria 2021 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com .
  25. «Euskal Memoria:-Euskal Memoriako blogak» www.euskalmemoria.eus .
  26. (Gaztelaniaz) «Oarsoarrak saria jaso du Izaskun Madariaga Iragorrik» El Diario Vasco 2014-12-01 .
  27. «Oiartzun irratia» www.oiartzunirratia.eus .
  28. (Gaztelaniaz) «OIARTZUN / 'Txinpart' aldizkariaren 38. alea plazaratu du Haurtzaro Ikastolak» El Diario Vasco 2007-07-10 .
  29. ««Ederra litzateke taldea handitu eta jende gehiagoren parte hartzea lortzea»» El Diario Vasco 2022-09-06 .
  30. «ZANA ZALAKO Izaskun Madariaga Iragorri 2022-10-25» www.oiartzunirratia.eus .

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Izaskun Madariaga Iragorri is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Izaskun Madariaga Iragorri
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes