Izaro Zubiria Ibarguren
Quick Facts
Biography
Izaro Zubiria Ibarguren (Gaztelu, Gipuzkoa, 1989ko abenduaren 23a) albaitaria eta ikertzailea da.
Biografia
Izarok albaitaritza ikasi zuen, eta, Elikagaien kalitatea eta segurtasun Masterra egin zuen. Doktore-tesia egiten hasi zen, eta, denboraldi batez eten bazuen ere, berriro itzuli zen ikerketara. Tartean, beste zenbait lan eta proiektu ere egin ditu, gehienak ganaduen eta elikaduraren arloarekin lotutakoak.
Orioko emakumezkoen trainerua lehenengo aldiz ofizialki uretan lehiatu zenean, 2010eko martxoaren 22an, Izarok patroi jardun zuen.
Sariak
2019ko CAF-Elhuyar sarien barruan, lehen sektoreari dagokion Neiker sari berezia jaso zuen Esnea ekoizteko, bertako ala kanpoko proteina erabili? lanarengatik.
Iritziak
Tolosaldeko Ataria komunikabidean iritziak emateko tartea izan zuen 2019tik 2021era bitartean. Lehen sektorea izan zuen gehienetan gaitzat, nahiz eta bestelako gaiak ere landu.
Erreferentziak
- ↑ Ana, Galarraga Aiestaran. (2019-09-06). «"Lehen sektorean eta ikerketan emakume izateak desabantailak ditu”» Elhuyar aldizkaria .
- ↑ «2010-03-21 / Deustu - II.SanJose / Orio - Emakumezkoen Trainerua / (Agirre Lehendakari Zubitik)» Google Argazkiak .
- ↑ (Gaztelaniaz) «NEIKER-Tecnalia dona 18.000 kilos de patatas al Banco de Alimentos de Araba» Neiker 2019-11-06 .
- ↑ «Izaro Zubiria Ibargurenek Neiker Sari Berezia irabazi du - Lizartza» Tolosaldeko ataria .
- ↑ «Izaro Zubiria Ibarguren :: Inguma - Base de datos de la comunidad científica vasca» www.inguma.eus .
- ↑ «Izaro Zubiria Ibarguren - Komunitatea - Tolosaldeko ataria» ataria.eus .