peoplepill id: ixone-andreu
IA
Spain
4 views today
6 views this week
Ixone Andreu
Social worker, social educator and politician

Ixone Andreu

The basics

Quick Facts

Intro
Social worker, social educator and politician
Places
Work field
Gender
Female
Birth
Place of birth
Santurtzi, Greater Bilbao, Biscay, Spain
Age
29 years
Education
Asti Leku Ikastola
bachelor's degree
University of Deusto
master's degree
University of Deusto
(2020-2021)
The details (from wikipedia)

Biography

Ixone Andreu Egia (Santurtzi, Bizkaia, 1995) bizkaitar gizarte langile, emakumeen aurkako indarkerian aditu eta politikaria da.

2023tik Santurtziko Udalean EAJko zinegotzi hautetsia da. Horrez gain, udal gobernuko kidea ere bada, Gizarte Ekintza eta Berdintasunerako zinegotzi delegatu moduan.

Bizitza

Familia abertzale batean jaio zen. Asti Leku Ikastolan egin zituen lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta batxilergoko ikasketak. Bertan, Aintzane Urkijoren alabarekin batera ikasi zuen.

Gizarte-langintza gradua ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean eta baita gizarte-hezkuntza gradua ere. Ondoren, emakumeen aurkako indarkerian esku-hartzeko masterra ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean 2021ean. Bere master amaierako ikerlana "Sexualitatea eta genero mandatuen eragina pornografiaren eraikuntzan" izan zen.

Emakumeen aurkako indarkeriaren alorrean aritu izan da Andreu, hainbat eremu eta kanpaietan, adibidez Beldur Barik bezalako ekimenetan.

Ibilbide politikoa

Gaztetik Euzko Gaztedi erakundearen parte izan da, baita EAJ alderdiaren parte ere.

2023ko udal hauteskundeetan Santurtziko Udaleko zerrendaren parte izen zen, EAJren partez. Andreu zinegotzi hautetsia izan zen.

Karmele Tubilla Santurtziko alkate hautatu zuten. Andreu udal-gobernuko kide izendatu zuen Tubillak, Gizarte Ekintza eta Berdintasunerako zinegotzi delegatu moduan.

Bestelako xehetasunak

Andreuk Asti Leku Ikastolan ikasi zuen eta bertan Miren Matanzas eduki zuen irakasle. 2023an Santurtziko udalean bat egin zuten, bakoitza alderdi baten ordezkaritzan. Horrez gain, 2023ko udalaren eratze bilkuran, Ixone Andreu eta Miren Matanzasi egokitu zitzaien adin-mahaian egotea, zinegotzi gazteena eta helduena baitziren.

Bestalde, 2006. urtean, hamaika urte zituela, Andreuk ETB1eko Egin kantu! talent showan parte hartu zuen lehiakide gisa, Nerea Aliasek aurkeztua eta Joxe Mendizabal coach zelarik. Lehiaketaren finalera heldu eta finalista moduan geratu zen.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Sexualitatea eta genero mandatuen eragina pornografiaren eraikuntzan» Deusto Knowledge Hub Explorer .
  2. (Gaztelaniaz) Martínez, Diana.(2023-02-01). «El PNV prescinde de la mayoría de su actual equipo en Santurtzi de cara a las elecciones de mayo» El Correo .
  3. (Gaztelaniaz) «Concejales al ayuntamiento de Santurtzi en las elecciones Municipales 28M» www.diariovasco.com .
  4. (Gaztelaniaz) Tele7.(2023-06-21). «El PNV de Santurtzi conforma gobierno en solitario» Tele7 .
  5. (Gaztelaniaz) enSanturtzi.com.(2023-06-22). «Conformado sin mayoría el nuevo Gobierno Municipal de Santurtzi» enSanturtzi.com .
  6. (Gaztelaniaz) Pardo, Miguel A..(2023-06-22). «La jeltzale Karmele Tubilla presenta un gobierno monocolor en Santurtzi» Deia .
  7. (Gaztelaniaz) Euskadi, elDiario es.(2023-06-22). «El PNV prescinde del PSE-EE en Santurtzi e inicia la legislatura en solitario» elDiario.es .
  8. Egin Kantu!. Euskal Irrati Telebista (EiTB) 2006-10-16 .

Kanpo estekak


Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Ixone Andreu is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Ixone Andreu
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes