peoplepill id: itziar-nogeras
IN
Spain
4 views today
4 views this week
Itziar Nogeras
Culture manager

Itziar Nogeras

The basics

Quick Facts

Intro
Culture manager
Places
Gender
Female
Place of birth
Donostia-San Sebastián, Donostialdea (region), Gipuzkoa, Spain
Age
58 years
Education
University of the Basque Country
University of Mondragón
The details (from wikipedia)

Biography

Itziar Nogeras Berra (Donostia, Gipuzkoa, 1966ko urtarrilaren 19a) kultur kudeatzailea da. Elhuyar Fundazioko zuzendari izan zen hamaika urtez, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua proiektuan hasierako zuzendaria izan zen, eta geroMungiako Larramendi ikastolako zuzendaria.

Euskara irakaslea (1992-1996)

Irakasletzan diplomatua (1987),Euskal Filologian lizentziatua (1991) eta kultura kudeaketan aditua da. Ikasketak bukatuta euskara irakaslea izan zen AEKn lau urtez 1992tik, non didaktikako arduraduna ere izan zen.

Elhuyarreko lexikografoa (1992-2012)

1992an Elhuyarren ere hasi zen hiztegigintzan, garai haietan hasita bera izan zen Elhuyar Hiztegiaren erredaktoreetako bat. Ildo horretatik jarraituta, 1997an Merkataritza euskaraz liburua argitaratu zuen 1997an. 1994 eta 1996 urteen artean 22 artikulu idatzi zituen argazkigintzaz.

Euskararen erabileraren sustatzailea enpresetan eta kudeaketan

Lan munduan eta gestio-prozesuetan euskararen erabilera bultzatzen ibili zen, besteak beste, euskara-planen aholkularia, edo euskara teknikoan trebatzailea.

Elhuyar Fundazioko zuzendaria (2002-2013)

Elhuyar Fundazioko kudeatzaile moduan hasi zen 2000an eta zuzendari nagusia izan zen gero 2002tik 2013 arte. Urte horietan hainbat apostu estrategiko egin zituen Elhuyarrek, besteak beste , fundazio bihurtzea, hizkuntza-teknologia lantzeko Eleka spin-off enpresa eta ikertaldea sortzea, Elhuyarreko 5 hiztegi Android eta iphone plataformetan jartzea, edo Euskal Wikipediarekin lankidetzan aritzea. Garai horretan fundazioakjaso zituen sari eta aitormenen artean hauek azpimarratu daitezke: 2009an Euroscience Media Awards sarietan, dibulgazioaren Europako telebista-saiorik hoberena; 2006an El Correo Digital saria, Zientzia.net webguneari, aisialdi eta zerbitzu web onena izateagatik; 2006an Tecnaliaren III. Kazetaritza Sarirako accesita eta Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza Sailaren saria Teknopolis telebista saioari; edo 2005eko eta 2006ko Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak.

Donostia 2016 proiektuko zuzendaria (2012-2013)

2013an Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua proiektuko zuzendari izendatu zuten. Izendapenean izandako ustezko irregulartasunek polemika piztu zuten hedabide batzuek, eta artean publiko ez zen egitaraua argitaratu zuten. Proiektuaren baitan izandako desadostasunak zirela eta, dimisioa aurkeztu zuen 2014ko apirilean.

Ikastolako zuzendaria (2016)

Geroago Mungiako Larramendi ikastolako zuzendaria izan da 2016tik.

Erreferentziak

  1. Larrañaga, Jose.(1997-05-29). «Kalean da euskaraz jardun nahi duten dendarientzako eskuliburua.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. Berria.eus (Euskaldunon Egunkaria) ..
  2. Nogeras, Itziar.(1999). Merkataritzan euskaraz. Elhuyar ISBN 8487114180.
  3. Itziar, Nogeras.(1994-1996). Argazkigintzazko argitalpenak.. Elhuyar Zientzia eta Teknologia. ISBN 2603-6614.
  4. «Itziar Nogeras Berra :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus ..
  5. Olaizola, Garniñe.(2002-12-22). «Kalean da euskaraz jardun nahi duten dendarientzako eskuliburua.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. Berria.eus (Elhuyar Fundazio bilakatu da, Geroar oinarri sendoak jartzeko.) ..
  6. Larrañaga, Jose.(1997-05-29). «Kalean da euskaraz jardun nahi duten dendarientzako eskuliburua.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. Berria.eus (Euskaldunon Egunkaria) ..
  7. «Elhuyarrek bere bost hiztegi jarri ditu Android eta Iphone-n» El Diario Vasco 2011-09-27 ..
  8. Lizarralde, Mikel. «Nogeras: "Erabilera politikoak eraman nau dimisioa ematera"» Berria ..
  9. Lizarralde, Mikel. ««Elkarbizitzarako beharko lukeen proiektua jaurtigai bat da orain»» Berria ..
  10. (Gaztelaniaz) Sagasti, Iker.(2014-04-03). «Itziar Nogeras: "Han intentado desacreditarme"» Cadena SER ..

Kanpo-estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Itziar Nogeras is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Itziar Nogeras
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes