Itziar Alkorta Idiakez
Quick Facts
Biography
Itziar Alkorta Idiakez (Donostia, Gipuzkoa, 1967ko irailaren 1a) bioteknologian eta giza ugalketako teknologia berrietan aditua den legelaria da, baita Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea ere. Zuzenbide Fakultatean lan egiten du Donostian. UPV/EHUko Berrikuntza eta Kalitate Errektoreordea izan zen (2009–2012), Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea (2013-2015), eta UPV/EHUko Udako Ikastaroen zuzendaria da 2019tik.
Ikertzaile
2001ean defenditu zuen doktore-tesian giza ugaltzeko teknologia berrien lege-alderdiak aztertu zituen Gil Rodriguez doktorearen zuzendaritzapean. Jarraian egonaldiak egin zituen Hastings Center for Bioethics zentroan (New York) eta Pennsylvaniako Unibertsitateko Center for Bioethics ikertegian (Filadelfia). Europako Parlamentuari bioteknologien arauketaren inguruan egin zitzaizkion gomendioak idatzi zituen taldean parte hartu zuen. 2016/2017 ikasturtean Bordeleko Unibertsitatean ikermugikortasun-egonaldi bat egin zuen, eta geroago Sidney-ko Unibertsitatean ponente aritu izan zen 2018an Biocommodity-ei buruzko kongresu batean. Bioetikaren gaineko eztabaida sozialetan ohiko parte–hartzaile aktiboa izaten da Euskal Herrian eta estatu mailako medioetan. Haurdunaldi subrogatuaren gairi ekarpen handia egin dio eta euskal feministentzat erreferentea da gai honetan.
Irakasle
UPV/EHUko Berrikuntza eta Kalitate Errektoreorde izan zenean IKD Ikaskuntza eredua jarri zuen martxan. Halaber, Zokoako Mugarteko Campusaren Ocean I3 programa zuzentzen du, UPV/EHU eta Bordeleko Unibertsitateen arteko formazioa eta ikerketa koordinatu nahi dituena.
Hainbat elkartetako dinamizatzaile
Eusko Ikaskuntzako Idazkaritzatik Eleria aldizkari juridikoa abian jarri zuen, eta erredakzio-kontseiluko kidea da. Politika publikoen kudeaketan ere aditua izanik hainbat ikerketa-programa instituzional ebaluatu ditu.
Jakiunde Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiaren idazkaria da.
Lanak
Unibertsitate mailako euskarazko produkzioaren Inguma datu-basean Alkortaren 36 ekarpen jasotzen ditu. Bi liburu idatzi ditu euskaraz:
- Euskal zuzenbide zibilaren oinarriak. (2007) Mikel Karrerarekin. UPV/EHU arg
- Zuzenbide zibileko ikasgaiak. Pertsona. 2003, UPV/EHU arg
Zuzenbidezko bi liburu klasiko itzuli ditu:
- Munduko zuzenbideen testu-bilduma. 2008. Jon Alonso Fourcade, eta Haritz Monreal Zarraonaindiarekin. KLASIKOAK (Pentsamendu unibertsala)
- Familia zuzenbidea. I bol. 1996. Juan M. Etxeberria, Santiago Goñi Zabala, Mikel Karrera Egialderekin. UPV/EHU arg
Baita 14 artikulu ere, beti zuzenbideaz, baina bakoitzean beste arlo bat ere aztertuz: Informatika, ekonomia, bioteknologia, euskara...
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «Women's Reproductive Rights av Heather Widdows, Aitziber Emaldi Cirion, Itziar Alkorta Idiakez (Bok)» Bokus.com .
- ↑ Alkorta, Itziar. www.jakiunde.eus .
- ↑ «Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Itziar Alkorta Idiaquez - Berriak» www.irekia.euskadi.eus .
- ↑ Berria. (2019-02-14). «EHUk Itziar Alkorta izendatu du udako ikastaroen buru» Berria .
- ↑ (Gaztelaniaz) Alkorta, Itziar. (2006). «Donación de óvulos. Artículos escritos por Itziar Alkorta Idiakez» EL PAÍS .
- ↑ (Gaztelaniaz) «“Haurrak katean eta mugaz bestalde ekoiztea ez da jasangarria”» pikara magazine 2021-01-13 .
- ↑ Alkorta Idiakez, Itziar. (1997-04-05). «Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Euskaldunon gunkaria (berria.eus) .
- ↑ «Eleria, Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria | Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus .
- ↑ Alkorta Idiakez, Itziar; Egialde, Mikel Karrera. (2007). Euskal zuzenbide zibilaren oinarriak. UPV/EHU arg ISBN 978-84-690-4992-1. .
- ↑ Alkorta Idiakez, Itziar. (2003). Zuzenbide zibileko ikasgaiak. Pertsona. UPV/EHU arg ISBN 978-84-8373-513-8. .
- ↑ Itziar Alkorta Idiakez, Jon Alonso Fourcade, Haritz Monreal Zarraonaindia. (2008). Munduko zuzenbideen testu-bilduma. KLASIKOAK (Pentsamendu unibertsala).
- ↑ F. de Asis Sancho Rebullida, J. L. Lacruz Berdejo, A. Luna Serrano, J. Delgado... Itzulpena: Itziar Alkorta Idiakez, Juan M. Etxeberria, Santiago Goñi Zabala, Mikel Karrera Egialde. (1996). Familia zuzenbidea. I bol.. UPV/EHU.
- ↑ «Itziar Alkorta Idiakez :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus .
Kanpo estekak
- Euskal Zuzenbide Zibila liburua
- Zuzenbide zibileko ikasgaiak. Pertsona liburua
- Itziar Alkorta Idiaquez - Irekia: Eusko Jaurlaritza
- Itziar Alkorta Idiakez Linkedin sare profesonala
- Itziar Alkorta Idiakez Jakiunde
- Itziar Alkorta Idiakez 9 argitalpen, UPV/EHU Addi