Irene Ibaibarriaga
Quick Facts
Biography
Irene Ibaibarriaga Ormaetxea (Ermua, Bizkaia, 1918ko otsailaren 9a - 2014ko abuztuaren 12a) euskal erraketista profesionala izan zen.
Biografia
Lehen urratsak
Sasoi hartan Euskal Herrian erraketista asko sortu ziren, pilotarako zaletasun handia baitzegoen. Eta horietako askoEibarko frontoietan ikasitakoak ziren. Irene Ibaibarriagak Eibarko Txantxa-zelai frontoian ikasi zuen erraketan.Eibar beste herri batzuk baino irekiagoa zen, ez hain katolikoa; sozialistak eta errepublikanoak ziren nagusi. Emakumeek askatasun gehiago zuten, nahiz eta, batzuek begi onez ikusi ez kirol hau. Mugimendu handiko frontoia zeukan. Hiru pilota eskola sortu zituzten, eta pilotarien harrobia bihurtu zen Eibar.
Erraketista ibilbidea
Harrobi hartako Ireneri laster etorri zitzaion jokatzen hasteko eskaintza. 15 urte zituela, Madrilera joan zen pilotan. Han zebilen bere ahizpa Pili profesional gisa jokatzen. Heldu eta laster egin zuen Irenek debuta. Espainiako Gerra Zibila hasi baino lehen, Madrilgo Chiqui-jai eta Madrid frontoian jardun zuen. Ameriketara jokatzera joateko eskaintzak ere jaso zituen, baina ez zituen onartu. Gerra garaiko egoera zaila kontuan izanik, Valentzian jokatu zuen, ondoren Bartzelonan. Irenek bere ahizparekin osatzen zuen bikotea. Ahizparen heriotza baina, errebeskada izugarria izan zen. Halere, Irenek jokatzen jarraitu zuen, Madrid frontoian, eta udara batzuetan, Donostiako Gros auzoan zegoen frontoira ere etortzen zen jokatzera.
Erraketari agur
Istripua izan zuen frontoian. Belarrian pilotakada bat jaso eta erraketari agur esan behar izan zion.
Omenaldia
2013ko ekainaren 8an Irurako Frontoian VII. Emakumea Pilotari Egunean omendu zuten, zenbait erraketistarekin batera.
Erreferentziak
- ↑ «Eskelak» Gara 2014ko abuztuaren 13a ..
- ↑ https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/aintzinako-lanbideak/emakume-erraketistak
- ↑ https://www.argia.eus/albistea/azken-erraketistak-mende-hasierako-kirolari-profesionalak
- ↑ https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/aintzinako-lanbideak/irene-ibaibarriaga >
- ↑ http://www.manista.com/vii-emakumea-pilotari-eguna/