peoplepill id: idoia-gerenu
IG
Spain
1 views today
2 views this week
The basics

Quick Facts

Places
Gender
Female
Birth
Place of birth
Tolosa, Tolosaldea, Gipuzkoa, Spain
Age
45 years
Education
University of the Basque Country
Carlos III University of Madrid
The details (from wikipedia)

Biography

Idoia Gereñu Odriozola (Tolosa, Gipuzkoa, 1980) irakasle eta antzerkigilea da. Katiuska antzerki taldearen sortzailea eta kidea da.

Biografia

Filosofia ikasketak egin zituen EHUn eta Humanitateetako master bat Madrilen, Carlos III.a Unibertsitatean, arte eszenikoekin lotura zuena. Master bukaeran gerra aurreko eta erbesteko antzerkigintzari buruzko ikerketa egin zuen. Ondoren Jarrai antzerki taldeari buruzko doktorego tesia ere egin zuen, gerraosteko abangoardiako antzerkiari buruzkoa.

Hamalau urte zituenetik izan zuen antzerkian ibiltzeko gogoa. Hamasei urterekin hasi zen antzerki tailerrean lanean. Filosofia ikasketak bukatu eta antzerkigintzaren munduan sartu zen master baten bitartez.

Euskal antzerkigintzari buruzkoak bilatzen hasi eta informazio eskasiarekin egin zuen topo. Labaien eta Antzerti aldizkaria izan ziren bere tesiaren ardatz, hauen bitartez garaiko antzerkigintza ezagutu baitzuen.

Antzerki irakasle moduan jardun du hainbat tokitan eta baita filosofiako irakasle moduan ere. EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale elkarteko koordinatzailea izan zen bi urtez.  Katiuska antzerki taldearen sortzaileetako bat izan zen, eta taldeko kidea da.

Ahoz-aho, ipuinak ez dira geldituko kanpainan parte hartu du beste Euskal Ahozko Narratzaile ugarirekin batera.

Lau astean behin, antzerkiari eskainitako irratsaio bat aurkezten du Gereñuk Tolosaldeko Ataria irratian Eleak eta Beleak deiturikoa.  Agendari ihes eginda, atal bakoitzean gai bat lantzen du. Antzerkiaren periferia erakutsi nahi du irratsaio horietan, antzerkiaren lantaldearen mundua, hau da, antzerki eskolak, kritikak idazten dituztenak, ikerketak egiten dituztenak, teknikariak...

Lanak

Liburuak

  • Antzerti - 75 Urte Ondoren liburua.

Artikuluak

  • Euskal teatro amateurra definitzeko erreferentzia historikoen bilakaerarekiko hurbilpen kritikoa. EGAN aldizkarian argitaratutako artikulua.
  • Teatroaren mututzea XX. mendean. Frankismoaren eta zentsuraren eragina euskal teatroaren bilakaeran. EUSKERA aldizkarian argitaratutako artikulua.
  • Bazegonk amairu "jarrai" gabe? REVISTA DE LENGUAS Y LITERATURAS CATALANA, GALLEGA Y VASCA aldizkarian argitaratutako artikulua.
  • Oihanean ez da isiltasunik sekula. ADMINISTRAZIOA EUSKARAZ aldizkarian argitaratutako artikulua.
  • La revista teatral vasca Antzerti (1932-1936). REVISTA DE LENGUAS Y LITERATURAS CATALANA, GALLEGA Y VASCA aldizkarian argitaratutako artikulua.

Elkarlanak obra kolektiboetan

  • 1936ko euskal erbestealdiko antzerkia = El teatro del exilio vasco de 1936.
  • Izan ginenaz hiru aro esanguratsu. Ekin eta Joka. EHAZE

Tesia

  • Jarrai (1959-1968), abangoardiako euskal teatroaren ikur.

Antzezlanak KATIUSKA taldean, kolektiboan

  • Katiusken Erreinua
  • Museoa
  • Zartapa!
  • Zorion Hutsa

Erreferentziak

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Idoia Gerenu is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Idoia Gerenu
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes