peoplepill id: ibrahima-balde-1
IB
Guinea
6 views today
6 views this week
The basics

Quick Facts

Intro
Writer
Places
Gender
Male
Birth
Place of birth
Conakry, Conakry Region, Guinea
Age
30 years
Notable Works
Miñan
 
Awards
prix Zilarrezko Euskadi
(2020)
Ibrahima Balde
The details (from wikipedia)

Biography

Ibrahima Balde (Konakry, Ginea, 1994) Gineako auto-mekanikari eta idazlea da. Amets Arzallusekin batera idatzi zuen Miñan liburua, bera da protagonista. Liburuak Zilarrezko Euskadi Saria irabazi zuen 2020an. Migrazioaren abentura horrek markatu du Ibrahima Balderen ibilbidea.

Egin zuen bidea.

Aita gazterik hil zitzaion, eta anaia desagertu: haren bila abiatu zuen Gineatik Europaranzko bidaia. Pobrezia, desertua, tortura, esplotazioa, Mediterraneo itsasoa gurutzatzea... Bizipen gogorrek markatu zuten Euskal Herrira iritsi bitarte egin zuen bidaia. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da Miñan nobela, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia.

Pularra du ama-hizkuntza, eta hitz egiteko modu berezia darabil: poetikoa. Berezia duelako zauria, eta berezia kontatzeko manera. Hitz egitean han balego bezala.

Irungo harrera-sarean zebilela ezagutu zuen Ibrahima Baldek Amets Arzallus. Ofizioz auto-mekanikaria da, eta Madrilen bizi da gaur egun, tailer batean prestakuntza egiten ari den bitartean.

Gineako hiriburua den Konakrytik, Gineako bigarren hirira den Nzérékoréra mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo lau urtez, kamioi batean, gidari batek aprendiz onartu zuelako. Aste batean Konakrytik Nzérékoréra joaten ziren, eta hurrengo astean Konakryra itzuli. Egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea.

Ibrahimaren ibilbidea

Hau da liburuan Ibrahimak egiten duen bidaia:

  • Ginea: Thiankoi - Konakry - Sigiri -
  • Mali: Bamako - Gao -
  • Tuareg. Kidal - Taalanda -
  • Aljeria: Timiauine - Bordj - Reggane - Adrar - Ghardaia - Ouargla - Debdeb -
  • Libia: Ghadames - Sabratha - Zawiya - Zintan - Zawiya - Sabratha - Ghadames -
  • Aljeria: Debdeb - Ouargla - Ghardaia - Aljer - Oran -
  • Maroko: Tanger - Tiznit - Tanger - Nador

Sariak

  • Miñan liburuari 2020ko Zilarrezko Euskadi saria esleitu zioten. Geroago liburua Ingelesera itzuli zuen Timberlake Wertenbaker idazleak (Little brother. An odyssey to Europe). , gaztelaniaraAnder Izagirre idazleak itzuli zuen (Hermanito), alemanera (Kleiner Bruder. Die Geschichte meiner Suche) galiziera (Miñán) eta katalanera ere (Germanet) itzuli da.

Liburua hainbat hizkuntzatara itzuli eta gero, ale bat Frantzisko I.a Aita Santuarenganaino iritsi zen 2022an. Katolizismoaren buruak irakurri zuen eta publikoki goraipatu eta gomendatu zuen.

Erreferentziak

  1. Txoperena Iribarren, Maddi Ane.(2020). «Mugimendu bat zuri-beltzean» Berria .
  2. (Ingelesez) «Amets Azallus Antia + Ibrahima Balde» Barbara J. Zitwer Agency .
  3. «Miñan» 111 Akademia 2019-10-25 .
  4. «Mapa: Konakry - Ghardaia - Sabratha - Ghardaia-Nador» query.wikidata.org (Wikidata Query Service) .
  5. «Kleiner Bruder. Die Geschichte meiner Suche» www.goodreads.com .
  6. «Miñán» www.rinoceronte.gal .
  7. «Ingelesez, gaztelaniaz, katalanez, italieraz eta alemanez irakurriko da "Miñan"» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-11-12 .
  8. «Francisco aita santuak 'Miñan' liburua gomendatu du» Argia .
  9. Rey Gorraiz, Uxue. «Aita santuak 'Miñan' liburua gomendatu die zenbait kazetariri» Berria .
The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Ibrahima Balde is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Ibrahima Balde
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes