Helena Bayona
Quick Facts
Biography
Helena Bayona Carlos (Iruñea) kazetari, politologo eta dokumentalgile feminista, Pikara Magazinen idazten du eta Romipen (2019) dokumentalaren sortzailea da.
Biografia
Iruñan jaioa eta D ereduan ikasia. Ijitoekin izandako lehenenego harremana bere izeba bati esker izan zuen. Ondoren,EHU-n kazetaritza ikasi eta gradu amaierako lanerako Gaz Kalo-Nafarroako Ijitoen Elkarteen Federaziorekin, Pikara Magazinarekin elkarlanean eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren diru-laguntzarekin Mordiendo el aire (2017), bere lehenengo dokumentala ekoiztu zuen. Ondoren, Zientzia Politikoa ikasi zuen eta bitartean, Romipen (2019) ekoiztu zuen. Bere hitzetan:
Gaz Kalo-ko zuzendariak hauxe esan zidan behin: landa eremuko ijitoentzat egindako lehenengo lana da, eta Romipen "payo"-entzako dokumentala da. (Deia, 2019)
Romipen-en zazpi emakume ijito elkarrizketatu ditu, haien artean Silvia Agüero. Emakumeek pairatzen duten arrazakeria salatzeaz gain, feminismo hegemonikoari ere kritika egiten diote:
Feminismo hegemonikoak alboratu egin dituela sentitu izan dute elkarrizketatutako batzuek, eta zentzu horretan, Romipen-en feminismoa birpentsatu beharraren ideia bada. Ez da gauza berria, feminismoa etengabe ari baita eraldatzen, baina eztabaida feministak aberastu dezakeela uste dut. "Soldata berdintasunaz hitz egiten ari zinetenean, gu oraindik ez ginen lan mundura iritsi", dio batek. "Sei ume eduki nahi ditudala esaten dudanean, feminismo zuriak zalantzan jarriko du nire erabakia", beste batek. (Deia, 2019)
Bere dokumentalak hainbat zine jaialditan estreinatu dira, besteak beste, Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdian (NIFF, ingelesezko siglekin),
Filmografia
- Mordiendo el aire. Kalis/Romis: emakume ijitoak berdintasunerako bidean (2017)
- Romipen (2019)
Argitalpenak
Kazetaritza artikuluak
- El Congreso de Periodismo Feminista por dentro (Pikara Magazine, 2019)
- ROMIPEN (Pikara Magazine, 2019)
- La Caza de Brujas de ayer, el feminicidio de hoy (Pikara Magazine, 2019)
- Agitar las conciencias para transformar el presente (Pikara Magazine, 2017)
Sariak eta Aitortzak
- 2019an Pávez Sarietarako nominatua izan zen.
- 2018an, EHUko Francisca de Aculodi saria (IV. edizioan)
Erreferentziak
- ↑ SA, Baigorri Argitaletxea.(2019-08-28). ««Feminismo hegemonikoaren barruan ez da berdin beltza, ezindua edo lesbiana izatea»» GARA .
- ↑ (Gaztelaniaz) Deia. «Helena Bayona: “Ez dago ijito izateko modu bakar bat, ezta emakume edo feminista izatekoa ere”» www.deia.eus .
- ↑ (Gaztelaniaz) .
- ↑ (Gaztelaniaz) «NIFF» Donostilandia 2019-08-22 .
- ↑ (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «"Es fundamental sacudir y limpiar nuestra mirada"» www.noticiasdenavarra.com .
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Congreso de Periodismo Feminista por dentro» pikara magazine 2019-11-20 .
- ↑ (Gaztelaniaz) «ROMIPEN» pikara magazine 2019-10-16 .
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Caza de Brujas de ayer, el feminicidio de hoy» pikara magazine 2019-05-08 .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Agitar las conciencias para transformar el presente» pikara magazine 2017-03-10 .
- ↑ (Gaztelaniaz) «ROMIPEN CORTOMETRAJE» Premios Pávez .
- ↑ «"Erabakitze gaitasuna izan nahi dugu, gure ordez kanpotik erabaki ez dezaten"» Argia .
- ↑ (Gaztelaniaz) «El documental “mujeres gitanas caminando hacia la igualdad” premio Francisca de Aculodi» Gaz Kaló 2018-03-07 .