Grégoire Joanategi
Quick Facts
Biography
Grégoire Joanategi (Izturitze, 1887 - 1967) Belokeko apaiz bat izan zen, zeina deportatua izan baitzen Alemaniako Buchenwald eta Dachauko kontzentrazio-esparruetara.
Bizitza
Izturitzen jaio zen; Bazilio Joanategi, hau ere Beloken beneditar eta idazlea, osaba zuen. Grégoire bederatzi urterekin Belokeko eskolan sartu zen. Hogeita zazpi urterekin Lehen Mundu Gerrara joan zen, baita osorik egin ere.
Bigarren Mundu Gerran Belokekoei nazien kontra erresistentzian aritzen zirenak Hego Euskal Herrira pasatzen laguntzeko eskatu zieten; Joanategik lan hauek egiten Orion sarean parte hartu zuen. 1943ko abenduaren 14an, okupazio alemaniarraren garaian, Belokeko priorea zela Jean-Gabriel Hondet fraidetxeko buruzagiarekin batera Gestapok atxilotu zituen. 1944ko urtarrilaren 14 arte Baionako kartzelan izan zituzten, SSren zaintzapean. Handik lehen Bordeleko Fort du Hara eta gero Compiègnera igorri zituzten, Buchenwald (egun Turingia) kontzentrazio-esparrurako bidean. Hango 48, 61 eta 45 zenbakiko Block delakoetan sartu zuten. 1945ean Buchenwaldetik Dachaura (Bavaria) bidalita, 26 Blockean; nazien gainbehera zen eta apirilaren 29an Aliatuak esparruan sartu eta oso baldintza kaskarretan zeuden presoak liberatu zituzten.
1951n frantses estatuak Joanategi eta Hondet saritu zituen.
Lanak
Bere bizipen latz guztiak frantsesez jaso zituen 1960an idatzitako liburu batean. Marzel Etxehandik komentukideak 1995ean euskaratu zuen:
- Alemaniara deportatua, Donostia, Elkar, 2003. ISBN 84-8331-724-9. Liburuko sar hitza artikulurako iturrietakoa izan da.
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Bazilio Joanategi
- Belokeko komentua