Garikoitz Mujika Iriondo
Quick Facts
Biography
Garikoitz Mujika Iriondo (Idiazabal, Gipuzkoa, 1982) euskal kazetari eta politikaria da. 2017tik aurrera EH Bilduko zuzendari nagusia da. Sortuko kidea da.
Ibilbidea
Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean (2000-2002) eta Euskal Herriko Unibertsitatean (2002-2004). Gerora, 2018-2019 ikasturtean, irudi aholkularitzan eta aholkularitza politikoan masterra gauzatu zuen Camilo Jose Cela Unibertsitatean.
2001eko udan Euskaldunon Egunkarian aritu zen praktiketan. 2002ko uztaila eta 2011ko ekaina bitartean Gara egunkariko kazetaria izan zen. Azken bi urteetan, 2009tik 2011ra, egunkari horretako politika ataleko burua izan zen. 2011ko uztailean Donostiako Udaleko Prentsaburu izendatu zuen Juan Karlos Izagirre alkateak. Handik urtebetera, 2012ko uztailean, alkatetzako idazkari postura igaro zen.
2015eko udal hauteskundeen ondoren EH Bilduk alkatetza galdu zuen, eta 2015eko uztailetik aurrera Mujika EH Bilduren udal bozeramailearen (Juan Karlos Izagirre aurrena, Reyes Carrere 2019ko hauteskundeen ondoren) aholkularia izan zen Donostiako Udalean, 2021era arte. EH Bilduren koordinatzaile instituzional gisa ere aritu zen 2015etik 2017ra. 2017ko ekainean EH Bilduko zuzendari nagusi izendatu zuten koalizioaren lehen kongresuan. 2021ean kargu horretan jarraitzeko proposatua izan zen bigarren kongresurako.
2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EH Bilduren zerrendan 10. postuan aurkeztu zen. Ez zen hautatua izan, baina 2021eko apirilean legebiltzarkide izango zela iragarri zen, Ander Rodriguez kideak kargua utzi baitzuen.
Hauteskundeak
Hauteskundeak | Alderdia | Koalizioa | Barrutia | Postua | Emaitza | ||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak | Sortu | EH Bildu | Gipuzkoa | 10.a (25etik) | Ez hautetsia | ||
|
Erreferentziak
- ↑ Esnaola, Enekoitz. «Independenteen txanda, gero» Berria .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Garikoitz Mujika sustituye a Josetxo Ibazeta» El Diario Vasco 2012-07-28 .
- ↑ «Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala» egoitza.gipuzkoa.eus .
- ↑ Eusko Legebiltzarra - Fitxa. Garikoitz Mujika Iriondo. Eusko Legebiltzarra.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los socios de la coalición respiran al despejarse el camino de la refundación» El Diario Vasco 2017-06-05 .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Gari Mujika, secretario del exalcalde Izagirre, escoltará a Otegi al frente de EH Bildu» El Diario Vasco 2017-06-04 .
- ↑ Sagarzazu, Jokin. «EH Bildu gidatzeko zerrenda bakarra egongo da hilaren 17ko kongresurako» Berria .
- ↑ (Gaztelaniaz) Política.(2017). «Sortu copa la nueva dirección de EH Bildu que encabeza Otegi» Diario de Noticias de Navarra (Editorial Iparragirre) 2017-06-07 .
- ↑ (Gaztelaniaz) «EH Bildu propone una dirección «fuerte» con «aspiraciones de Gobierno» liderada por Otegi» El Diario Vasco 2021-04-17 .
- ↑ Berria. «EH Bilduren batzar nagusiak hauteskunde zerrendak berretsi ditu, %92ko babesarekin» Berria .
- ↑ «Hautesle zerrendetan goierritar ugari, baina aurreko postuetatik urruti» Goierriko Hitza 2020-06-17 .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los partidos presentan unas listas para el 12-J sin apenas cambios y con más mujeres en Gipuzkoa» El Diario Vasco 2020-06-11 .
- ↑ Urain, Jon O.. «Ander Rodriguez EH Bilduko legebiltzarkideak parlamentuko kargua utziko du» Berria .