peoplepill id: garikoitz-goikoetxea
GG
Spain
8 views today
8 views this week
Garikoitz Goikoetxea
Basque journalist

Garikoitz Goikoetxea

The basics

Quick Facts

Intro
Basque journalist
Places
Work field
Gender
Male
Birth
Place of birth
Elduain, Tolosaldea, Gipuzkoa, Spain
Age
36 years
Employers
Berria
Spain
(2008-2020)
UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankumunitatea
(2020-)
Awards
Txillardegi-Hausnartu award
(2020)
Txillardegi-Hausnartu award
(2018)
Rikardo Arregi Price
(2014)
The details (from wikipedia)

Biography

Garikoitz Goikoetxea Etxebarria (Elduain, Gipuzkoa, 1989) euskal idazle, eta kazetaria da. Kazetaritzan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Hizkuntza Plangintzako unibertsitate-espezialista.

Berria-n egin zuen kazetaritzako ibilbide ia osoa 2008tik 2020ra bitarte, batez ere euskararekin lotutako gaietan, eta azterketa sakonak egiten. Guztira 2.300dik gora artikulu argitaratu zituen Berria egunkarian.

2020tik UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean ari da teknikari, batik bat soziolinguistikako ikerketaren arloan.

Kazetaria

Hemeretzi urte zituela hasi zen Berria egunkarian artikuluak argitaratzen, eta 2020 urtera bitarte guztira 2.300dik gora artikulu argitaratu zituen.Bere artikuluak ez ziren kronika huts izaten, analisia, historia eta perspektiba ere plazaratzen zituzten.

Batez ere Euskal kultururarekin lotuta zeuden gaiak landu zituen (esaterako: Euskal Herriko Unibertsitatea, Bordeleko Unibertsitatea, Udako Euskal Unibertsitatea, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Euskararen Foru Legea, Euskaltzaindiko 2013ko krisia, Rikardo Arregi saria, Gaindegia, Heziberri, Jaiotza-tasa, Koldo Zuazo, Iñaki Beristain, Garbiñe Mendizabal, Lurdes Huizi, Alizia Iribarren, Nerea Azurmendi, Arrate Illaro, Kike Amonarriz, Jon Sarasua, Jon Barberena, Iñaki Alegria, Agur jaunak, Antroponimia...).

Aktualitatezko gaiak ere lantzen zituen (esaterako: 2016ko Nizako atentatua, Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra, Carlos Urkijo, bahiketa birtuala...)

Soziolinguistikako ikerketa-lanak

2016an Euskara irabazteko bidean liburua idatzi zuen editoreak Jakin-Berria-Elkar hirukotea izan zela.

BAT soziolinguistika aldizkarian eta Jakin aldizkarian honako azterketa hauek argitaratu ditu:

  • Zer gertatzen ari da udalerri euskaldunetan? (BAT, 2022).
  • Euskara: ezagutza ez da nahikoa izango (Jakin, 2022).
  • Euskara Tolosaldean: kartografia bat (BAT, 2020). 2020anTxillardegi-Hausnartu saria jaso zuen artikulu honek
  • Euskarazko hedabideen kontsumoa tolosaldean (BAT, 2017). 2018an Txillardegi-Hausnartu saria jaso zuen artikulu honek

Sariak

  • 2020an Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sarietako bat irabazi zuen Euskara Tolosaldean: kartografia bat lan soziolinguistikoarekin.
  • 2018an Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sarietako bat irabazi zuen “Euskarazko hedabideen kontsumoa Tolosaldean” lan soziolinguistikoarekin. Euskarazko denetariko hedabideen eskaintza duen eskualdea izanik, Tolosaldean eskaintza horren eta kontsumoaren arteko harremana aztertu zuen Goikoetxeak.
  • 2014an Rikardo Arregi sarietako Kazetari Berria saria eskuratu zuen.

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Berria
  • UEMA

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Garikoitz Goikoetxea is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Garikoitz Goikoetxea
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes