Garikoitz Goikoetxea
Quick Facts
Biography
Garikoitz Goikoetxea Etxebarria (Elduain, Gipuzkoa, 1989) euskal idazle, eta kazetaria da. Kazetaritzan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Hizkuntza Plangintzako unibertsitate-espezialista.
Berria-n egin zuen kazetaritzako ibilbide ia osoa 2008tik 2020ra bitarte, batez ere euskararekin lotutako gaietan, eta azterketa sakonak egiten. Guztira 2.300dik gora artikulu argitaratu zituen Berria egunkarian.
2020tik UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean ari da teknikari, batik bat soziolinguistikako ikerketaren arloan.
Kazetaria
Hemeretzi urte zituela hasi zen Berria egunkarian artikuluak argitaratzen, eta 2020 urtera bitarte guztira 2.300dik gora artikulu argitaratu zituen.Bere artikuluak ez ziren kronika huts izaten, analisia, historia eta perspektiba ere plazaratzen zituzten.
Batez ere Euskal kultururarekin lotuta zeuden gaiak landu zituen (esaterako: Euskal Herriko Unibertsitatea, Bordeleko Unibertsitatea, Udako Euskal Unibertsitatea, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Euskararen Foru Legea, Euskaltzaindiko 2013ko krisia, Rikardo Arregi saria, Gaindegia, Heziberri, Jaiotza-tasa, Koldo Zuazo, Iñaki Beristain, Garbiñe Mendizabal, Lurdes Huizi, Alizia Iribarren, Nerea Azurmendi, Arrate Illaro, Kike Amonarriz, Jon Sarasua, Jon Barberena, Iñaki Alegria, Agur jaunak, Antroponimia...).
Aktualitatezko gaiak ere lantzen zituen (esaterako: 2016ko Nizako atentatua, Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra, Carlos Urkijo, bahiketa birtuala...)
Soziolinguistikako ikerketa-lanak
2016an Euskara irabazteko bidean liburua idatzi zuen editoreak Jakin-Berria-Elkar hirukotea izan zela.
BAT soziolinguistika aldizkarian eta Jakin aldizkarian honako azterketa hauek argitaratu ditu:
- Zer gertatzen ari da udalerri euskaldunetan? (BAT, 2022).
- Euskara: ezagutza ez da nahikoa izango (Jakin, 2022).
- Euskara Tolosaldean: kartografia bat (BAT, 2020). 2020anTxillardegi-Hausnartu saria jaso zuen artikulu honek
- Euskarazko hedabideen kontsumoa tolosaldean (BAT, 2017). 2018an Txillardegi-Hausnartu saria jaso zuen artikulu honek
Sariak
- 2020an Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sarietako bat irabazi zuen Euskara Tolosaldean: kartografia bat lan soziolinguistikoarekin.
- 2018an Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sarietako bat irabazi zuen “Euskarazko hedabideen kontsumoa Tolosaldean” lan soziolinguistikoarekin. Euskarazko denetariko hedabideen eskaintza duen eskualdea izanik, Tolosaldean eskaintza horren eta kontsumoaren arteko harremana aztertu zuen Goikoetxeak.
- 2014an Rikardo Arregi sarietako Kazetari Berria saria eskuratu zuen.
Erreferentziak
- ↑ Goikoetxea, Garikoitz. «Garikoitz Goikoetxea» Berria .
- ↑ «Garikoitz Goikoetxea Etxeberria - Jakin.eus» www.jakin.eus .
- ↑ «Eneko Gorrik irabazi du Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika saria Ipar Euskal Herrirako ekosistema komunikatibo euskaltzalearen proposamenarekin» Soziolinguistika Klusterra 2020-11-24 .
- ↑ iametza.(2020-11-24). «Eneko Gorrik irabazi du Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika saria Ipar Euskal Herrirako ekosistema komunikatibo euskaltzalearen proposamenarekin» Soziolinguistika Klusterra .
Ikus, gainera
- Berria
- UEMA
Kanpo estekak
- Garikoitz Goikoetxeak Berria aldizkarian argitaratutako artikuluak (2.300 baino gehiago).
- «Garikoitz Goikoetxea Etxeberria - Jakin.eus» www.jakin.eus
- Garikoitz Goikoetxea Etxeberria. UEUko jardunalditan hizlari (lau gutxienez)
- Garikoitz Goikoetxea: 'Euskara 2040an: norantz goazen' Aurkezpenaren bideoa. EH2040: demografia, lurraldea, zaintza, hizkuntza (Jakin-UEU-Usurbil jardunaldia, 2022-07-07)
- Garikoitz Goikoetxea: 'Euskara 2040an: norantz goazen' Aurkezpeneko gardenkiak H2040: demografia, lurraldea, zaintza, hizkuntza (Jakin-UEU-Usurbil jardunaldia, 2022-07-07)