Francisco Mula Castro
Quick Facts
Biography
Francisco Mula Castro (Mazarron, Murtzia 1893ko maiatzaren 2a-Lantz, Nafarroa Garaia 1937ko urtarrilaren 25a) Mugairin (Baztan) bizi zen Nafarroako Diputazioko bidezaina eta Izquierda Republicana alderdiko kidea, Espainiako Gerra Zibilean fusilatua izan zen.
1937ko gauerdian bi errekete agertu ziren Franciscoren Mugairiko etxera. Ricardo bere seme gazteenak kontatzen duenez, bere ama Concepción Roca Hernándezek semea erreketez jantzi zuen atxilotzera zetozenei atea ireki ziezaien, baina amarruak ez zuen espero emaitzarik eman.
Francisco Iruñera eraman zuten atxilo baina ez zen sekula bertara iritsi, antza, bidean fusilatu zuten, Lantzen; egun 121-A errepidearen bazterrean Lantzeko bide gurutzearen parean dagoen oroitarriak gogoratzen duen bezala. Bere gorpua ez dute oraindik aurkitu.
Erreferentziak
- ↑ «Fondo Documental de la Memoria Histórica en Navarra» memoria-oroimena.unavarra.es ..
- ↑ M.aldude (2018-12-30) Euskara: Francisco Mula Castroren oroitarria Lantzen ..
Kanpo estekak
- nabarralde.eus (Gaztelaniaz)
- youtube.com (Gaztelaniaz)