Fernando Larruquert
Quick Facts
Biography
Fernando Maria Larrukert Agirre (Irun, Gipuzkoa, 1934 - ib., 2016ko urriaren 20a) zinema zuzendari, editore eta gidoigilea izan zen.
Nestor Basterretxearekin batera lan egin zuen Frontera Films Irun ekoiztetxean. Gaztetan, abesbatza musikan jardun zuen: Alaiki abesbatza (1950) sortu eta zuzendu zuen, eta Irundar Kamara Abesbatza (1959) ere bai. Irundar Kamara Abesbatzarekin, ibilbide arrakastatsua egin zuen; Larrukerten zuzendaritzapean, Lilleko (1962) Abesbatzen Munduko Bigarren Saria, Abesbatzen Zuzendaritzako Espainiako Lehenengo Saria (1963) eta Abesbatza Taldeen Espainiako Lehen Saria (1964) jaso zituzten. 1962an, Frantziako lehendakari Charles de Gaullek Frantziako Kultura Merituaren Urrezko Domina eman zion Larrukerti.
Hala ere, Euskal Herrian zinemagintzan nabarmendu zen batik bat.
1974an Everesterako Tximist Espedizioaren kide izan zen.
Filmak
Zuzendari lanetan
- Agur Everest (1981)
- Euskal Herri Musika (1978)
- Ama Lur (1968)
- Alquézar (1965)
- Pelotari (1964)
Zuzendari laguntzaile lanetan
- Operación H (1963)
Gidoigile lanetan
- Ama Lur (1968)
- Alquézar (1965)
- Pelotari (1964)
Erreferentziak
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Artikulua imdb.com
- Carlos Roldán Larreta: «Fernando Larruquert Aguirre», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- Euskadiko Filmategia