Eva Guerrero Rico
Quick Facts
Biography
Eva Guerrero Rico (Bilbo, 1982ko irailaren 25a) dantzaria eta koreografoa da.
Biografia
Eva Guerrerok hainbat ikasketa egin ditu: BA Contemporary Performances Practices- Leeds Beckett University; Artes Escénicas- BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegia; eta Osteopatia- ESMO Sanasport.
2005ean hasi zen lan eszenikoak sortzen, baina artistikoki heldu ahala, beste esparru batzuk jorratzen hasi zen: bideo-dantza, performancea, instalazioa eta narrazioa, "Destrucción mutua asegurada" liburua argitaratuz 2015ean.
Gorputza du, beti, bere lanaren oinarriaren abiapuntu. Material oso fisikoekin egiten du lan, hau da, erresistentzia, manipulazioa, arriskua, naturaltasuna, ez-aktuazioa, keinua, egunerokotasuneko ekintzak, gorputz itsusiak... testua erabiltzen du bai eszenan eta baita koreografiak sortzeko tresna gisa, inprobisazioaz gain.
Dantza klaseak ematen ditu eta hainbat kolektibo artistikotako sustatzailea izan da (Plataforma Tirante, Los Man Ones, DOOS Colectivo), beti ere bere jarduera artistikoa kudeaketa eta produkzio lanekin uztartuz. Auto-kudeatutako "Lutxana" espazioan parte hartu du 8 urtez eta beste 5 "Noviembre Kulturala" jaialdia antolatzen eman ditu.
Bere lanak ikusgai egon dira bai nazio mailan zein maila internazionalean (Euskal Herria, Katalunia, Cuenca, Londres, Brasil, Egipto, Philadelphia...). Gaur egun “Punto de Fuga Espazioa” kudeatzen du, eta Jemima Cano-rekin batera 2013an sortutako “DOOS Colectivo-an parte hartzen du. DOOS-en helburua kultura, sormena eta formazioarekin loturiko jarduerak bultzatzea da, eta horretarako dantza, bideo eta antzezlanak ekoizten ditu. Ikastaroak ere antolatzen dira (autogestioa, dantza garaikidea, gorputz-kontzientzia) baita sortzaile berrientzako aholkularitza lanak ere.
Sorkuntzak
Dantza garaikidea:
- “Gorpuztu”. 2019
- “El fin de las cosas”. 2017 Karrikan 2017 saria.
- “Anotación nº 7”. 2016
- “Despues de todo”. 2014
- “Destrucción mutua asegurada”. 2012
- “Somos intensos por naturaleza”. 2011
- “Re-vestimentos”. 2008
- “La teoria del ser hojalata”. 2007
- “Me gusta tu vestido”. 2005
- “1+1=1”. 2005
Bideo dantza:
- “Tu sombra bajo mis pies”. 2013
- “Des-constru-yendo”. 2008
Antzerkia:
- “Mírame cuando te hablo”. 2013
Argitalpena:
- “Destrucción mutua asegurada” liburua
Site specific:
“Elementuak”. 2012
Erreferentziak
- ↑ bio – Eva Guerrero. .
- ↑ r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2017-12-01). «Doos Colectivo / Eva Guerrero» www.sarea.euskadi.eus .
- ↑ doos colectivo – Eva Guerrero. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Antzokia, Teatro Arriaga. «Compañía Eva Guerrero: Gorpuztu» Teatro Arriaga Antzokia .
- ↑ (Gaztelaniaz) r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2017-02-15). «La compañía de danza Eva Guerrero, ganadora de la primera convocatoria de ayudas de la plataforma Karrikan, de apoyo a las artes escénicas de calle» www.kulturklik.euskadi.eus .
- ↑ (Gaztelaniaz) anotación nº 7 – Eva Guerrero. .
- ↑ colectivo, doos. (2014-02-19). DESPUÉS DE TODO-PROMO. .
- ↑ (Ingelesez) «Destrucción Mutua Asegurada "XI Noviembre Kulturala 2012"» Vimeo .
- ↑ colectivo, doos. (2013-07-01). PROMO "Somos intensos por naturaleza" Los Man Ones. .
- ↑ (Ingelesez) «re-vestimientos (danza contemporánea, 2008)» Vimeo .
- ↑ (Ingelesez) «La teoría del ser hojalata (danza contemporánea, 2008)» Vimeo .
- ↑ (Ingelesez) «1+1=1 (danza contemporánea, 2005-2007)» Vimeo .