Eustakia Altzola
Quick Facts
Biography
Eustakia Altzola Lizundia (Izurtza, Bizkaia, 1899ko irailaren 19a - ) bizkaitar lekaimea izan zen. Egan aldizkarian kolaboratzailea izan zen.
Bizitza
Izurtzan jaio zen 1899ko irailaren 19an, Tontorra izeneko baserrian. Aita, Nikolas Altzola Solaguren izurtzarra zuen; ama, Frantziska Lizundia Intxaurralde abadiñarra.
Lekaime sartu zen Durangoko klaristarren komentuan. Senitarte jainkozalea zuen. Ahizpa Bemardiñe komentu berean lekaime egon zen, ahizpa Juana Durangoko Santa Susana komentuan eta ahizpa Josefa Txilen. Gainera, neba Hermenegildo Brasilen egon zen misiolari.
Eustakiak euskaraz idatzi zuen, idazki gehienak eskutitz erakoak izanik. Horietan hizkuntzari, etnologiari, pertsonen bizitzari eta erlijioari buruz aritu zen. Idazki gehienak argitaratu gabe badaude ere, ipuin bat argitaratu zioten Egan aldizkarian.
Erreferentziak
- ↑ Onaindia, Santiago (1977) Euskal Literatura V Bilbo: Etor 83–85. or..
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |