Estitxu Pinatxo
Quick Facts
Biography
Estitxu Pinatxo Olaziregi (Bera, Nafarroa Garaia, 1987) nafar abeslaria da.
Ibilbidea
Haurra zela hasi zen musika ikasten Berako musika eskolan. Hasieran, akordeoia jotzen ikasi zuen eta ondotik beste instrumentu batzuk. Gaztetxoa zela kanatzen hasi zen, eta 15 urterekin profesional modura kantatzeari ekin zion.
Euskal Telebistrentzako lan egin du musikari lotutako hainbat telebista saiotan. Telecinco kateko La Voz saioko eta Antena 3 kateko El Número Uno saioko lehiakide izan zen.
Damba musika taldeko abeslari izan zen. Rocka, bluesa, jazza, rumba eta regge estailoak jorratzen zituen talde honek.
Mikel Santxez musikariarekin batera, Dama Beltzak izeneko proiektua sortu zuen, non, Ella Fitzgerald, Nina Simone, Roberta Flack, Etta James eta Aretha Franklinen kantuak abesten zituzten.
Argitalpenak
2019an, Haize gorri batek deitutako bakarkako diskoa argitaratartu zuen. Hitzetan, gizarte gaiak ukitzen ditu eta musikalki, soul edota musika beltzaren ukitu nabarmena du. 2021ean Isilik daude harriak diskoa atera zuen. Bertan historian zehar zentsura jasandako hamar abesti agertzen dira, Harkaitz Canok euskaratu eta Estitxuk musikatu dituenak.
Diskografia
- Haize gorri batek (Autoekoizpena, 2019)
- Isilik daude harriak (Autoekoizpena, 2021)
Erreferentziak
- ↑ gaztezulo. «Estitxu Pinatxo: “Pixkanaka-pixkanaka emakumeon presentziak gora egin duela nabarmen iruditzen zait"» Gaztezulo .
- ↑ «'Gure estiloa lantzen duen beste talderik ez dago Euskal Herrian'» Argia .
- ↑ all_powerful_Oz. «Estitxu Pinatxo: "Erromantiko hutsa naiz"» Gaztezulo .
- ↑ (Gaztelaniaz) «La cantante Estitxu Pinatxo será la invitada de esta noche de 'Gure Kasa'» Euskal Irrati Telebista 2019-11-13 .
- ↑ «Haize gorri batek» www.badok.eus .
- ↑ «Isilik daude harriak» www.badok.eus .